KATEA: hartu aurrea etorkizuneko digitalizazioari
* AFORO OSOA
Enpresak jarduteko eta garatzeko modua eraldatzen ari da teknologia. Prest zaude zure negozioa hurrengo mailara bultzatzeko?
- Besteak beste, gai hauek aztertuko ditugu: zer arazo konpontzen dituzten KATEA plataforma teknologiko berriek, komunikazioen segurtasuna eta Internet kuantikoa, eta hardware aurreratuaren eta eredu efizienteen bidez adimen artifiziala operazionalizatzea.
- Halaber, eztabaidagai izango dugu nola eralda dezaketen digitalki enpresa bat irudiek.
- Amaitzeko, mahai-inguru bat egingo dugu analitikaren eta datuen zerbitzura dagoen superkonputazioari buruz.
Industria teknologikoko adituak eta liderrak bilduko dira, hala nola Arista, Dell Technologies, Nvidia eta Red Hat, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko gai honen inguruan: nola baliatu azken joera digitalak enpresa-hazkundea bizkortzeko.
Zer espero dezakezu ekitaldi honetatik?
- Teknologiako azken berrikuntzak ezagutzea eta zure enpresan nola aplikatu jakitea.
- Industria teknologikoko adituengandik eta liderrengandik ikastea nola hartu aurrea zure enpresaren premiei.
- Ezagutzea KATEA plataforma teknologikoek nola lagundu dezaketen zure negozioa bultzatzen.
- Beste profesional batzuekin konektatzea networking dinamikoko giro batean.
Norentzat
- CEOak, CIOak eta zuzendaritza-mailako beste ordezkari batzuk
- Administrazio publikoak eta Gobernua
- Azken teknologiekin beren negozioari bultzada eman nahi dioten enpresaburuak
Eman izena orain, eta hartu aurrea etorkizuneko digitalizazioari
- Hartu lekua ekitaldi esklusibo honetan lehenbailehen: plaza mugatuak ditu.
- Iberdrola dorrearen azken solairuko espazio berezian egingo da.