Material metalikoak ingeniaritzaren funtsezko osagaia dira. Karbono-altzairua, altzairu herdoilgaitza eta aluminioa erabiltzen dira gehien industrian, eraikuntzan eta eguneroko bizimoduan, eta inguruneko kondizioek eragindako korrosioaren ondorioz hondatzeko arriskua dute horiek guztiek beren balio-bizitzan zehar.
Gure egituran edo ekipoan sortutako kaltea metal-ingurune binomioaren araberakoa da, eta korrosioaren garrantzia, berriz, ingurunearen agresibitatearen araberakoa.
Kaltearen larritasuna osagaiaren erabakigarritasunaren araberakoa da:
- Baldin eta metala nola portatzen den baldin badakigu, osagaiaren lodiera edo sekzioa handitu badezakegu eta estetika faktore kritikoa ez bada, metalaren balio-bizitza osoan ez da arazorik izango korrosioarekin, nahiz eta agertu.
- Beste batzuetan, korrosioa ahalik eta gehien atzeratu behar da, eta, hasten denean, kontrolatu, elementuak huts egin ez dezan ordezkatu aurretik.
- Eta proiektu estrategiko batzuetan, korrosiorik ezingo da azaldu osagai edo egitura horren balio-bizitza osoan.
Tresna hauek erabiltzen ditugu korrosioak eragindako hutsegiteei aurre egiteko:
- Aldez aurretik lan-ingurunearen azterketa bat egin, eta, horren arabera, material egokia aukeratu (edo material eta estaldura egokia).
- Lan egin duen osagai baten narriadura aztertu eta hutsegitea zerk eragin duen identifikatu.
EDUKIA
- Korrosioak eragindako hutsegiteen azterketa ongi egiteko zer metodologia erabiltzen dugun azalduko dugu.
- Zenbait adibide praktiko erakutsiko ditugu.
NORK EMATEN DUEN
- María Vaquero – Lab_services arloko Materialen Ingeniaritzako taldeko teknikaria.
NORENTZAT DEN
- Sistemen eta osagaien diseinuan, fabrikazioan, erabileran edo mantentze-lanetan erantzukizunak dituzten pertsonak.
- Fidagarritasuneko eta mantentze-lanetako arduradunak.
- Osagai eta egitura metalikoen fabrikazioko kalitate-arduradunak.
- Bulego teknikoak.
- Osagaien diseinu-teknikariak.
- Arrisku-arduradunak.