Agenda

Machine economy: gauzen Interneteko (IoT) datuen eta zerbitzuen ekosistemak, bloke-kateen teknologiari esker

Ecosistemas De Datos Y Servicios Sobre IoT Gracias A La Tecnología Blockchain

Eguna

2021ko maiatzaren 18a

Lekua

Online

Ordua

4:30 pm - 6:30 pm

Prezioa

0 € (BEZik gabe)

Industria-sektoreen serbitizazioa eta datuetan oinarritutako negozio-ereduak dira 4.0 industriaren promesa nagusietako bi.

Egitaraua

  • Aztertuko dugu nola sor dezakeen bloke-kateen (blockchain) teknologiak, algoritmo kriptografiko aurreratu batzuekin batera, datuen eta datuetan oinarritutako zerbitzuen ekosistema berri bat. Gauzen ekonomia berri horri esker, makinek balioa emango diete beren datuei edo zerbitzuei; hala, autonomia irabaziko dute, eta beren helburu industriala beteko.
  • Datu-partekatzeak gero eta interes handiagoa pizten du. Europak alor hori sustatzen du, bai maila baxuan (makinatik makinara), bai erakundeen artean, IDSA nahiz GAIA-X ekimenen bidez. Partekatze horiek segurtasunez (subiranotasuna eta pribatutasuna bermatuz) egiteko aukera emango diguten teknologia batzuk aztertuko ditugu.

Irakasleak

  • Óscar Lage TECNALIAko Zibersegurtasunaren arduraduna da, hizlaria, irakaslea eta Europako bloke-kateen lehen laborategi industrialaren burua. Hainbat libururen egilekidea da, ohiko kolaboratzailea komunikabide orokorretan (telebista, irratia, prentsa), zibersegurtasuneko UNE/ISO normalizazio-batzordeko kidea, OCDEren bloke-kateei buruzko aholkularia, munduko bloke-kateen aliantza nagusietako kidea (Hyperledger, EEA eta Alastria), eta zibersegurtasun-elkarte nagusietako kidea (adibidez, ECSO, European Cyber Security Organization). oscarlage.com blogaren egilea ere bada.

Informazio gehiago

  • Trebakuntza hau 2014-2020 FSE Programa Eragilearen 10.2.1 helburu espezifikoaren barruko “Trebakuntza berritzeko” ekintzaren barruan sartzen da.

Antolatzailea

ITAINNOVA

Online

Gorde zure tokia!