TECNALIAk Gourmets 2025 Azokan hartuko du parte, Kalitatezko Elikadura eta Edarien Nazioarteko Europako azokarik garrantzitsuenean
Madrilgo Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren (Madrifood) laguntzari esker, aurten Madrilgo Gourmets Azokaren edizio berrian hartuko dugu. IFEMAn egingo da, 2025eko apirilaren 7tik 10era. Ekitaldi hori Kalitatezko Elikadura eta Edarien Nazioarteko Europako azokarik garrantzitsuena da, eta erreferentzia globala gastronomiaren sektorean.
Apirilaren 8an, 16:00etan, Madrifoodeko standean aurkituko gaituzu (Pabiloia: 4 / Standa: 4c23-9). Bertan, Maricarmen Villarán TECNALIAko Elikadura Osasungarriko zuzendariak sektore horretako zenbait proiektu nabarmen eta kasu arrakastatsu batzuk aurkeztuko ditu.
TECNALIAn, elikagaien sektorea berrikuntzaren bidez eraldatzeko lanean ari gara. Hauek dira gure zutabeak: osagai natural eta funtzionalen garapena, ekoizpen-prozesuen digitalizazioa eta jasangarritasuna. Gure helburua da pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, elikadura osasungarri eta jasangarri baten bidez.
Elikagaien berrikuntzarekin dugun konpromisoa
TECNALIAko Elikadura Osasungarriko taldea, esperientzia handikoa, elikadura osasungarriaren arloko hainbat proiektu arrakastatsuren buru izan da azken urteotan, eta agerian utzi du soluzio teknologiko berritzaileak garatzeko duen gaitasuna. Honako hauek dira kasu arrakastatsu horietako batzuk:
- Infusio natural eta funtzionalak.
- Maila farmazeutikoko kapsaizina.
- Elikagai aberastuak.
- Deshidratatu organikoak.
Madrilgo Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren standera gonbidatu gaituzte
Aurten, Madrilgo Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren (Madrifood) standean parte hartzera gonbidatu dute TECNALIA. Kluster hori Madrilgo Erkidegoko nekazaritzako elikagaien kate osoa biltzen duen ekimen bat da. Haren helburua da sektorean berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzea, enpresen, ikerketa-zentroen eta erakunde publikoen arteko lankidetza sustatuz
Gourmets Aretoan, osasunaren eta elikaduraren arloko gure azken soluzio teknologikoak aurkeztuko ditugu, honako hauekin lotutakoak: elikagai funtzionalak garatzea, mantenugaien bioeskuragarritasuna hobetzea eta populazio-talde desberdinen beharretara egokitutako formatu eta testura berriak sortzea.
Madrilgo Gourmets Azokaren 38. edizio honen egitarau osoa.