Hiri-inguruneak gaur egungo erronketara egokitzeko, diziplina anitzetatik ulertu behar dira elkarrekin erlazionatutako fenomeno konplexu batzuk. Urteak daramatzagu hizketan hiri adimendunei (smart city) buruz, baina sortzen dugun datuen eta teknologia disruptiboen erabilerak oso potentzial handia du oraindik hiri-plangintzan eta -kudeaketan erabakiak hartzeko prozesuei laguntzeko.
Gure lankide Patricia Molina, Hiri Eraldaketaren Laborategiko ikertzailea, mahai-inguru honen moderatzailea izango da: "Hiri-plangintza integratuago eta inklusiboago baterako teknologia: hiriaren biki digitalak". Hirietako digitalizazioak dituen erronka eta aukerei buruz eztabaidatuko da. Zehazki, hiri-plangintza eta -kudeaketarako hiriaren biki digitala eta halako beste teknologia batzuk aztertuko dira.
Hiriaren biki digitalak hiri-inguruneen erreplika birtualak dira, eta datu-iturri estatiko zein dinamikoekin lotuta daude (adibidez, sentsoreak): dimentsio askotako hiri-prozesuak modelizatzeko eta simulazioak egiteko aukera ematen dute, erabaki hobeak hartzen laguntzeko hiri-kudeaketaren eta -plangintzaren arloan.
HELBURUA
- Bai Europan, bai Espainian alor horretan aitzindari diren ekimen batzuk partekatzea.
- Hirietan teknologia horiek erabiltzeak dituen erronka eta aukerei buruzko eztabaida sortzea.
MAHAI-INGURUA
Hizlariak (Europakoak eta Espainiakoak, sektore publikokoak zein pribatukoak):
- Andrea Halmos, Policy Officer, DG Connect, Europako Batzordea, Living-in.eu ekimena
Living-in.eu ekimenaren helburua da EBko hirietan eta komunitateetan eraldaketa digital jasangarria sustatzea, eta hauek dira haren sustatzaileak: Europako Batzordea , Eurocities, Open and Agile Smart Cities eta European Network of Living Labs. Ekimen horren barruan egindako Adierazpena Europako ia ehun hirik babestu dute; tartean, Espainiako ordezkaritza zabala dago. - Felipe Pérez Manso, Santanderko Udaleko Berrikuntzako zinegotzia
Santander aitzindaria izan da Espainian teknologiaren aldeko apustua egiten, udal-zerbitzuak eta hiriko bizi-kalitatea hobetzeko palanka gisa. Gaur egun, URBANAGE ekimeneko "Enhaced urban planning for age-friendly cities through disruptive technologies" proiektuan parte hartzen ari da, non TECNALIArekin batera, biki digital bat garatzen ari baita hiria adinekoen beharretara egokitzeko. - Timo Ruohomäki, Forum Virium Helsinki
Helsinki hiria aitzindaria da Europan digitalizazioaren alorrean, eta hiriaren lehen biki digitala garatu du, jasangarritasun energetikoa lantzeko eta klima-aldaketara egokitzeko aplikazioekin. Forum Virium Helsinki Helsinkiko Udalaren Berrikuntza Bulegoa da. - Lucía Alcibar-Arechuluaga, Inkolaneko Negozio Garapena
Udal ur-, gas-, elektrizitate-, telekomunikazio- eta sare-azpiegiturei buruzko informazio digitala emateko funtzioa duten zerbitzu publikoen operadore handi gehienek osatutako taldea da Inkolan. Hiri-kudeaketa eta -plangintza hobetzeko orduan datuek duten balioa nabarmentzea bultzatzen du Inkolanek, eta hirien biki digitaletan oinarritutako proiektu batzuk sustatu ditu berriki.
Moderatzailea:
- Patricia Molina Costa, TECNALIAko Hiri-eraldaketako laborategiko ikertzaile liderra
Jarrai iezaguzu zuzenean; 3. ARETOA
- Hiri-plangintza integratuago eta inklusiboago baterako teknologia: hiriaren biki digitalak (hautatu 3. ARETOA)
- Ekitaldi hau Espainiako Hiri Foroaren esparruan antolatu da