Agenda

Mantentze-lanetako segurtasunari buruzko jardunaldiak

Jornadas Asociación Española del Mantenimiento

Eguna

2022ko apirilaren 20a - 2022ko apirilaren 21a

Lekua

Meliá Madrid Serrano hotela

Ordua

11:30 am - 6:30 pm

TECNALIAko bi adituk hartuko dute parte jardunaldietan

Mantentze-lanetako Espainiako Elkarteak (AEM) antolatu ditu jardunaldiok, gauzen Interneten, 5G konektibitatean, pertsonen Interneten edo 4.0 industrian bertan garatzen ari diren aldaketa teknologikoak erakundeetan inplementatzeko.

Asteazkena, apirilaren 20a – 17:30 h

  • Rubén Otero Zerbitzu Digitalen arloko zuzendariak parte hartuko du, eta bere ikuspegia azalduko du 4.0. langileak garapen teknologiko berrietara egokitzen eta mantentze-lanen eraldaketa digitalean dituen erronka nagusien inguruan.

Osteguna, apirilaren 21a – 11:40 h

  • Alfonso Domínguez, TECNALIAko osasun-ikertzaile seniorra. Exoeskeletoek hezur-giharretako gaitzak prebenitzeko tresna gisa eskaintzen duten laguntzari buruz hitz egingo digu; zehazki, mantentze-lanen sektorean egiten diren eragiketei buruz jardungo du, bai eta lan-eremuan exoeskeletoak erabiltzeari lotutako mugei, zalantzei eta erronkei buruz ere.

Exoeskeletoak lan-eremuan hezur eta giharretako lesioak prebenitzeko

Azken urteotan robotikan eta automatizazioan aurrerapen handiak egin diren arren, fabrikazioak eskulan handia eskatzen du oraindik ere. Eta makinek (robotek) a priori egin ezin dituzten lanak egiteko langileek moldagarritasuna eta sendotasuna dituzten arren, gizakiak berez hauskorrak izaten jarraitzen dugu eskuzko mihiztatzeak dituen eskakizun fisikoei dagokienez.

Mantentze-, konpontze- eta berrikuspen-sektoreak manufaktura-industrien erronka berberei egin behar die aurre: langile kualifikaturik ez izatea eta eskulanaren zahartzea. Arrisku-faktoreak adin handieneko langileei eragiten diete batik bat, fisiologikoki zaurgarriagoak baitira.

Meliá Madrid Serrano hotela

Hartu lekua!