Tecnaliaren Optikako laborategiak bere ahalmen areagotuen berri eman du, eta oinarrizko ikerketan nahiz ikerketa aplikatuan aritzen diren ikertzaileen esku utzi ditu. Halaber, erakutsi du zer material aurreratu berri garatu dituen energia-efizientzia, jasangarritasuna, segurtasuna eta osasunahobetzeko, besteak beste.
UV//VIS/NIR espektrofotometroari eta gama altuko haren osagarriei esker, material edo gainazal baten karakterizazio optikoa egin daiteke, eta zehaztu zein den haren transmitantzia edo erreflektantzia 250 nm-tik 2.500 nm-ra bitartean, intzidentzia ia normala denean, hala eskatzen baitute Europako eta nazioarteko arau gehienek. Hau da, ikus daiteke nola erantzuten duen material edo gainazal batek irradiazio-angeluaren arabera eta behaketa-angeluaren arabera.
UV//VIS/NIR espektrofotometroak arlo hauei erantzuten die:
- Industria aeroespaziala, gainazal-tratamenduen erabileretarako
- Osasunaren alorra, begi barneko leiarrak eta norbera babesteko leiar eta betaurrekoetarako iragazkiak karakterizatzeko, besteak beste
- Automobilgintza: pintura selektiboak, aluminiozko estaldura erreflektantzia handikoak, ibilgailuen barruko materialen absortzioa eta emisibitatea
- Industria teknologikoa, LCD pantailen osagaien karakterizazioa egiteko
- Energia berriztagarriak, gailu fotovoltaikoen karakterizazio aurreratua egiteko
Edukia
- UV//VIS/NIR espektrofotometroaren eta haren osagarrien ezaugarriak eta ahalmena
- UV//VIS/NIR espektrofotometroarekin neurketak egiteko prozedura
- Neurketen erabilerak:
- Neur daitezkeen magnitudeak
- Merkatuko balioak lortzeko kalkuluak eta arauak (SRI, LRV)