Agenda

Medica 2024: industria medikoaren nazioarteko goi-bilera

Medica 2024: cumbre internacional de la industria médica

Eguna

2024ko azaroaren 11a - 2024ko azaroaren 15a

Lekua

Düsseldorf (Alemania)

Ordua

10:00 am - 6:00 pm

Nazioarteko hainbat aditu bilduko dira Alemanian, medikuntzaren sektoreko goi-bilera nagusietako batean, azaroaren 11tik 14ra

Medica 2024 munduko B2B azoka mediko handienetako bat da. Bertan, produktu eta zerbitzu berritzaileen sorta zabala aurkeztuko dira esparru hauetarako, besteak beste: irudi medikoa, laborategiko teknologia, diagnostikoa, osasun-arloko ITak, osasun mugikorra, teknologia fisioterapeutikoa/ortopedikoa eta kontsumigarri medikoak. Edizio honek ia 70 herrialdetako 5.300 erakusketari eta 83.000 bisitari baino gehiago izango ditu.

  • Osasun Datuen Europako Esparruaren sorrera eta horrek Europan osasun-datuetarako sarbidea eta kudeaketa eraldatzeko duen ahalmena izango da protagonista edizio honetan.
  • EAEko beste enpresa batzuekin batera parte hartuko dugu.

Osasun Datuen Europako Esparrua

Osasun Datuen Europako Esparruak datu sanitarioen elkarreragingarritasuna errazten du EB osoan, eta, hala, laguntza medikoa zein ikerketa zientifikoa eta erabaki politikoak hartzea hobetzen ditu. Datu-gune baten helburu nagusia da hobetzea arreta medikoa eta erabaki klinikoak hartzeko prozesua.

  • Alderdi horiek Basque Health Clusterek eta Basque Trade & Investment-ek (SPRI taldea) antolatu duten aditu-taldean aztertuko dira.
  • Ekimen horrek dakartzan erronkak eta aukerak jorratuko dituzte, eta aztertuko dute zer onura ekar diezazkien enpresei, erakundeei eta gobernuei osasun-zerbitzu digitalen merkatu bakarra izateak.

TECNALIA Osasun Datuen Europako Esparrua

"European Health Data Space (EHDS): Challenges and Opportunities" mahai-ingurua azaroaren 13an egingo da, 14:00etan, 1. halleko 15. aretoan. Anja Burmannek (Fraunhofer) moderatuko du.

Sektoreko aditu batzuek parte hartuko dute, eta Osasun Datuen Europako Esparruari buruz dituzten ezagutzak eta ikuspegiak partekatuko dituzte:

  • Ainara Garzo Manzanares doktorea: TECNALIAko Osasuneko ikertzaile seniorra eta alderdi etiko eta arautzaileetan aditua da; azalduko du bere ikuspegitik Osasun Datuen Europako Esparruak eta gorabidean dauden teknologia horiek nola eraldatu ditzaketen osasuna eta eremuan gorabidean dauden teknologiak eta nola hobetu ditzaketen Europan osasun-zerbitzuen efizientzia eta irisgarritasuna eta terapia eta tratamendu berrietarako sarbidea.
  • Hans-Peter Dauben doktorea (Medizin Informatik Initiative): EuroScan international network e.V.-ren idazkari nagusia eta Dig-in-Health-eko Gailu Medikoen presidenteordea da; osasun-eremuan datu-sistemak integratzeari buruz duen esperientzia partekatuko du, eta azalduko du zer urrats egin behar diren Osasun Datuen Europako Esparrua arrakastaz inplementatzeko.
  • Arthur Kari (Freie Universität Berlin): ikertzaile seniorra da Osasun Datuen Europako Esparruaren arkitekturen eta datuen gobernantzan; espazio hori sortzeak dakartzan erronka teknologikoak aztertuko ditu, bereziki ETEei dakarzkienak.

Messe Düsseldorf (Alemania)

Hartu lekua!