Donostiako Zinemaldia luzatzeko, "Zinemarako eta musikarako Ethereumen blockchain mugimendu deszentralizatua" emango dugu irailaren 21ean, ostirala, Impact Hub Donostiren egoitzan David Lynchek The happy worker ekoizteko hautatu zuen SingularDTV plataformarekin batera.
Bloke-kateekin, aldatzen ari da filmak finantzatzeko eta egile-eskubideak kudeatzeko modua, baita zinema kontsumitzekoa ere. Egun, zenbait plataformak ordaindu egiten diete kontsumitzaileei filmak ikustearen truke.
Jardunaldi honetan, zera erakutsiko da: zer tresna dauzkan SingularDTVk zinegile, musikari, artista, kazetari, kontsumitzaile eta, oro har, edozein eduki-sortzailek proiektuak gara ditzaten bitartekaririk gabe eta beren ekonomiaren kudeatzaile direla.
Entretenimendu-ekonomia alternatibo bat eraikitzen aitzindaria da Singular DTV konpainia: bitartekaririk ez da behar, eta artistak beren publikotik hurbil jarduten dira. Ethereumek bultzatutako plataforma horren kudeatzaileek gertutik ezagutzen dituzte entretenimendu-industriaren barrunbeak eta eduki-sortzaileen arazoak.
Urtea amaitzerako, bitartekaririk gabeko eduki-banaketarako plataforma baten beta bertsioa plazaratzekoa da SingularDTV. Artistak beren publikoarekin lotzea helburu duen plataforma horretan, zuzenean jardun daitezke sortzaileak ikus-entzule ororekin. Halaber, kasu batzuetan saritu egiten dira kontsumitzaileak beren eduki gogokoenak partekatzeagatik eta haiekin interakzioan jarduteagatik.
Guri dagokigunez, EEA (The Enterprise Ethereum Alliance) aliantzan, Linux fundazioan eta Hyperledgerbloke-kateen inguruko kode irekiko komunitate nagusian dihardugu, bloke-kate edo blockchain teknologiaren erreferentzia gisara. AlastriaOrobat gara partaide bloke-kateen egitura erdipubliko eta baimendu bat sortzeko zenbait enpresak eta erakundek sustatutako sektore anitzeko lehen partzuergoan.
PARTE-HARTZAILEAK
- Lander Rubio
- Judit Gómez Bengoa, TECNALIAko multimedia proiektuen kudeatzailea
- Sergio Martínez
- Guillermo Callejo
- Iván Gutiérrez, TECNALIAko zibersegurtasunaren eta bloke-kateen gaineko ikerketa-saileko kidea
- Gustavo Segovia
Ander Juaristi Álamo, hackerra eta kriptografiaren eta sareko segurtasunaren alorreko gaien zale amorratua. "El quinto tenedor" heavy taldeko kide gisara ere hartuko du parte, eta bloke-kateek musikan duen eraginaz jardungo da.
Dawamoru Fernández arituko da ekitaldiaren aurkezle eta moderatzaile. Gizarte-ekintzailea, Blockchaineko idazkaria eta "Calle Blockchain" podcasteko kolaboratzailea.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da topaketa, eta bi ordu iraungo du. Impact Hub Donostia da topaketaren antolatzailea, Covadonga Fernández kazetariak zuzentzen duen eta bloke-kateetako kultura- eta sorkuntza-industrien erreferentziako webgune den Blockchain Mediarekin batera. Mahai-inguruaren ondoren, garagardo batzuk eta mokadu bat hartzeko aukera izango da Tabakaleraren egoitzan, 90 urtez Donostiako tabako-fabrika izan zen eta gaur egun kultura garaikidearen nazioarteko topagune den horretan.