Agenda

Galdaketa Teknologien Nazioarteko Azoka: motor arinagoak, emisio gutxiago

Eguna

2018ko irailaren 25a - 2018ko irailaren 27a

Lekua

Kielce Trade Fairs, Zakładowa 1, 25-672 Kielce, Polonia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Hogeita zazpi herrialdetako 200 enpresak hartuko dute parte teknologo, eraikitzaile eta proiektugileei zuzendutako azoka horretan.

Polonian egingo da METAL AND ALUMINIUM & NonFerMet i RECYCLING Galdaketa Teknologien Nazioarteko 22. Azoka, eta hogeita zazpi herrialdetako 200 enpresak hartuko dute parte. Aurten zifra historikoak lortzea espero dute antolatzaileek; izan ere, azken urteotako topaketarik handiena izango da.

Stand batean jarriko ditugu ikusgai CORE 4.0 Europako ekimenaren bidez egin diren garapenak motor-blokeen pisua jaitsita emisioak gutxitzeko (hori baita automobilen osagairik astunena). Egun erabiltzen diren burdinazko blokeen ordez aluminiozkoak jarriz gero ibilgailuei, 1,32 g CO2/km murriztuko lirateke emisioak eta, hartara, bete egingo litzateke CO2 eta NOx-en emisioei buruzko Europako legedia, oso zorrotza ibilgailu-fabrikatzaileentzat.

Bestalde, irailaren 26an, Galdaketaren Nazioarteko Biltzarra (Galdaketa Sortzailea)  egingo da Krakovian. Bost hitzaldi emango ditugu topaketa horretan, teknologia-garapen- eta aurrerapen hauei buruz:

  • Kablerik gabeko indukziozko labe berriak energia asko kontsumitzen duten industrietarako

  • AlSi10Mg-aren desgasifikazioa hobetzea ultrasoinuen bidez, eta haren ezaugarriak ebaluatzea RPT metodoa erabiliz.

  • Goi-presioko injekzioa erdisolidoetan, magnesiozko egitura-zatietarako

  • Goi-presioko injekziorako arrak fabrikatzeko erabiltzen diren zeramikak gogortzeko lanak infiltrazioan eta geruzetan

  • Galdaketako harea-hondakinen ordez, lehengai biodegradagarri bat: konponbide ekologiko bat galdategietarako.