Metalografiak aleazio metalikoen mikroegituraren ezaugarriak aztertzen ditu, eta ezaugarri horiek lotura estua dute propietate mekanikoekin eta kimikoekin, eta termomekanikaren historiarekin.
Zer informazio lor dezakegu karakterizazio metalografiko baten bidez?
- Materialaren, prozesuen eta abarren hutsekin lotutako akatsak identifika daitezke (porositatea, pitzadurak, makroinklusioak, etab.).
- Tratamendu termikoari eta piezaren fabrikazio-prozesuari buruzko informazioa lor daiteke, ondo egin diren egiaztatzeko.
- Estaldurak analiza daitezke, babesa egokia dela bermatzeko.
- Piezen kalitate-kontrola —zeina normalean saiakuntza mekanikoen eta analisi kimikoen bidez egiten baita— nazioarteko araudiaren arabera normalizatutako saiakuntzekin osa daiteke (inklusio ez-metalikoak zenbatu, ale-tamaina zehaztu, etab.), materialaren egoera ona dela egiaztatzeko.
NORENTZAT DEN
- Bulego teknikoak eta ingeniaritzak.
- Kalitate-kontroleko langileak.
- Fabrikazioko edo produkzioko langileak.
NORK EMATEN DUEN
- Eneritz Zamalloa - Lab-services saileko Metalografiako Laborategiko arduraduna.