Agenda

Nekazaritzako elikagaien azpiproduktu heterogeneoak balioztatzeko aukerak

Webinar Oportunidades valorización subproductos agroalimentarios

Eguna

2024ko azaroaren 14a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Ezagutu bioproduktuak modu jasangarrian lortzeko digestio anaerobioak dituen aplikazio berriak

Ekonomia zirkularreko estrategien bidez nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak bioproduktu bihurtzeko digestio anaerobioak dituen aplikazio berriak aurkeztuko dizkizugu.

Digestio anaerobioan, mikroorganismoek material biodegradagarria deskonposatzen dute oxigenorik gabe, zenbait prozesu biologikoren bidez. Prozesu horrek hiru produktu-frakzio sortzen ditu:

  • Biogasa; batez ere, karbono dioxidoa eta metanoa
  • Digestato likidoa; bioongarri likidoa
  • Eta digestato solidoa; bioongarria edo konpostagarria

Prozesu biologikoen kontrola lagungarria izan daiteke balorizatzeko aukera berriak sortzeko eta gaur egungo eskaintza osatuko duten askotariko bioproduktuak sortzeko.

Digestio anaerobioan oinarritutako balorizazio-estrategia berriak

  • BIO4ALIMen aurkezpen orokorra: Mª Carmen Villarán doktorea, TECNALIAko Elikadura Osasungarriko zuzendaria.
  • Biohondakin heterogeneoak balorizatzea konposatu bioaktiboak, biopolimeroak eta building block konposatuak lortzeko: Thomas Dietrich, TECNALIAko Osasuneko ikertzailea.
  • Digestio anaerobioa biogasa/biometanoa ekoizteko: María Luisa Sánchez (AGR BIOGAS).
  • Digestio anaerobioaren aplikazio berrien inguruko ikerketa: gantz-azido lurrunkorrak ekoiztea, BIO4ALIM proiektua: Lorenzo Chacón (GIESA).
  • Digestio anaerobioaren azpiproduktuak balorizatzea: nekazaritza birsortzaileko eskemetan digestatoa erabiltzea: Sébastien Guéry (GIESA).
  • Adimen artifizialak balorizazio-prozesuak irauli ditu: Ángel Mayo eta José Manuel Sanz (The WhiteTeam).

Web-mintegi hau BIO4ALIM proiektuaren barruan dago.

  • "Bioproduktuak lortzeko plataforma bat, sektoreak dituen mehatxuei eta erronka berriei erantzuteko prestatuta dagoen nekazaritzako elikagaien kate jasangarria sortzeko".
  • Sektorean liderrak diren zortzi entitatek osatzen dute partzuergoa: Jorge Pork Meat, Biomar Microbial Technologies, Campomayor, Domca, Gabinete de Iniciativas Europeas, Grupo La Caña eta The WhiteTeam, eta TECNALIA (proiektuko bazkide teknologiko nagusia).

Nekazaritzako azpiproduktuetatik eratorritako bioproduktuak

Bio4Alim proiektuaren partzuergoa plataforma bioteknologiko eta digitalizatu baten garapena ikertzen ari da, nekazaritzako elikagaien azpiproduktuetatik bioproduktuak sortzeko eta horietatik abiatuta elikagaiak, pentsuak eta produktu fitosanitarioak lortzeko; horrekin, nekazaritzako elikagaien katearen jasangarritasunari lagundu nahi diote, klima-aldaketaren ondoriozko baldintza berriek eragiten baitiote.

BIO4ALIMen jarduera-eremuak

  • Nutrizio, babes eta estimulazio jasangarriko metodo berriak, teknika biologikoetan eta lurzoruaren eta landarearen arteko interakzioaren kudeaketa aurreratuan eta ezagutzan oinarrituak. Nabarmentzekoa da produktu fitosanitarioen ekoizpen jasangarria, hala nola labore espezifikoetarako bioestimulatzaileak eta gaur egun nekazarien laboreetan dauden gaitz nagusiei aurre egiteko nematizidak eta biozidak.
  • Klima-aldaketara egokitutako abeltzaintza-ekoizpen jasangarrirako potentzial handia duten estrategiak.
  • Besteak beste nutrizio-balioa emango duten giza elikadurarako osagai-iturri berriak, baliabideak erabiltzearen eta hondakinak sortzearen aldetik jasangarria izango den elikaduraren esparruan.

Online

Hartu lekua!