Food 4Future azoka, elikagaien balio-katearen jasangarritasunean, osasunean eta digitalizazioan egin ditugun aurrerapenak erakusteko topagunea
Berriro ere, beste edizio batean, TECNALIA Global Partner gisa ageri da Food 4Future – Bilbao Foodtech World Summit azokan, zeina elikagaien eta edarien industriarako erreferentziazko nazioarteko foroetako bat baita.
Nekazaritzako elikagaien sektorerako ditugun soluzio teknologiko nagusiak aurkeztuko ditugu Food4Future-n. Stand bat izango dugu, eta gure ikertzaileek mahai-inguruetan parte hartuko dute. Jasangarritasunari, digitalizazioari eta elikadura osasungarriari lotutako zenbait gairi buruz hitz egingo dute.
- Jesús M. Lopez de Ipiña Peñak SMART4OLIVES proiektua aurkeztuko du: adimen artifizialean oinarritutako erreminta digitalak erabiliz mahaiko olibak fabrikatzeko sektorean eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu proiektuak. Aurkezpenean, Jesusek azalduko du nola erabiltzen diren erreminta horiek mahaiko olibaren hartzidura-prozesua optimizatzeko eta azken produktuaren kalitatea bermatzeko.
- Laura Alonso Ojangurenek elikagaien industriako prozesu termikoen deskarbonizaziorako bideei buruz hitz egingo du, eta tenperatura altuko bero-ponparen teknologian jarriko du arreta, industriako eskari termikoa deskarbonizatzeko bide gisa. Elikagaien eta edarien sektorean aplikatzeko adibideak ere emango ditu, eta industria-prozesuak deskarbonizatzeko teknologietan TECNALIAk duen balio-proposamena aurkeztuko du.
- Laura Oliver Garcíak prozesu bioteknologikoetan eta beste teknologia jasangarri batzuetan egindako aurrerapen zientifiko-teknologikoak aurkeztuko ditu. Aurrerapen horiek aukera berriak eskaintzen dizkiote nekazaritzako elikagaien sektoreari nutrizio-balio handiko proteinak eta osagaiak lortzeko. Mikroorganismo zelulabakarren kultiboan doitasunezko hartzidura erabiltzean jarriko du arreta, nahi diren osagaiak modu zuzenduan eta efizientean ekoizteko eta, hala, elikagaien ekoizpenean jasangarritasuna eta efizientzia bultzatzeko bide gisa.
Bisita gaitzazu D421 standean
Nekazaritzako elikagaien enpresen lehiakortasuna eta elikadura osasungarri eta jasangarriaren bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ditugun garapen eta soluzio teknologikoak zuzenean ezagutu nahi badituzu, zatoz gure D421 standera. Sektoreko enpresekin elkarlanean aritzen gara, nekazaritzako elikagaien industriaren erronkei erantzun integrala emateko eta elikaduraren bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
- Eskatu guri gonbidapena "Gurekin harremanetan jarri" botoiaren bidez.