Baliabideen eskari globala % 20 handiagoa da lurraren ekoizpen biologikoko ahalmena baino, eta hurrengo hamarkadetan populazioa nabarmen handituko dela aurreikusten da. Hori dela eta, beharrezkoa da kontsumo-ereduak aldatzea, lehengai gutxiago erabiltzeko.
Ekonomia linealetik ekonomia zirkularrera igaro behar dugu, zeinean baliabideak bermatuta egongo baitira, eta ahalik eta hondakin gutxiena sortuko baita.
Eta bide horretan adibide egokia da elikagai-industria; izan ere, sortutako azpiproduktuakin ekonomia zirkularra egin daiteke.
EDUKIA
- Katean balioa emateko prozesuetatik abiatuta balio erantsia duten konposatuak nola lortzen diren ikusteko adibideak emango ditugu.
- Erauzketa-teknologiak eta prozesu bioteknologikoak konbinatuz osagaiak eta biopolimeroak nola lortzen diren aztertuko dugu, bai eta prozesuak linean kontrolatuz hondakinak nola murrizten diren ere.
NORK EMATEN DUEN:
- Laura Oliver – Elikadura Osasungarriaren Arloko ikertzailea
- Thomas Dietrich - Elikadura Osasungarriaren Arloko ikertzailea.
NORENTZAT DEN
- Lehengaien hornitzaileak.
- Osagaien fabrikatzaileak.
- Elikagai-ekoizleak.
- Ontziratze-materialen sektoreko kideak.
- Elikagaien sektorearen bilakaera ezagutu eta haren partaide izan nahi duen oro.