Nekazaritzako elikagaien alorreko zenbait aditu jardungo dira Berrikuntzaren Astean (Donostia WEEKINN), eta elikadura osasungarria eraldatzen ari diren proposamen berritzaileak eta sektorearen eraldaketa digitala izango dituzte hizpide, labur eta xumeki.
Sektoreko zenbait erakundek hartuko dute parte topaketan. TECNALIAren izenean, berriz,
- honetaz jardungo da Izaskun Marañon: elikadurako azpiproduktuen, osagaien eta elikagai naturalen balorizazioaz, eta nutrizio pertsonalizatuaz eta elikagai funtzionalez.
- Mikel Sánchezek, berriz, eraldaketa digitala eta big data direla-eta gaur egun elikaduraren sektorean aplikatzen ari diren zenbait alderdi jorratuko ditu.