TECNALIA Ventureseko Entrepeneurs´ Clubak onlineko hitzaldi bat antolatu du Lluís Chicorekin: “NEOS Surgery kasua: spin-off teknologiko bat sortu, garatu eta eskalatzea”. NEOS Surgeryko bazkidea, Catalonia Bio&HealthTecheko lehendakariordea eta Kataluniako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko (COEIC) Osasun Ingeniaritzako Batzordeko kidea da Chico. Saioa Igor Aristizabalek dinamizatuko du, TECNALIAaren partaidetza duten enpresen kudeaketaren arduradunak.
Hitzaldiaren helburua da konpainiaren bultzatzaileek gauzatutako venture building prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izatea. TECNALIAren eta TECNALIA Venturesen eta EURECATen laguntzarekin, teknologia merkatura transferitzeko prozesuaren hiru oinarriak elkarrekin lotzea lortu du NEOS Surgeryk: gaitasun teknologikoak, negozio-profila duten pertsonak eta inbertitzaileak.
Lluís Chicori buruz
NEOS Surgery enpresako ekintzailea, bazkidea eta CEOa da. Enpresa horrek medikuntzarako gailuak egiten ditu, eta I+Gan eta inplante kirurgikoak mundu mailan merkaturatzen espezializatua dago. Arrakastaz betetako enpresa-historia du: taldeak sortzea, 10 milioi eurotik gorako finantziazioa biltzea eta garezur-inplanteen kontzeptu berri bat merkaturatzea (8 milioi eurotik gorako salmentak AEBn, EBn, Japonian eta Txinan). Gaur egun, CataloniaBIO&HT Kataluniako Biotech/Medtech enpresa-elkarteko lehendakariordea ere bada.