Agenda

Neuroteknologia: etorkizuneko medikuntza

Eguna

2019ko azaroaren 28a

Lekua

Londres Hotela. Zubieta kalea 2.a, 20007 Donostia, Gipuzkoa

Ordua

-

Prezioa

Doan

Gure lankide Ander Ramos —ikertzailea eta Neuroteknologia arloaren arduraduna— izango da Rotary Club San Sebastiánen egingo dugun afari-solasaldiko hizlaria: gaur egun dauden errehabilitazio-ereduen berri emango du, eta IKTUS baten ondoren gertatzen diren prozesuetan jarriko du arreta. Arlo horretako aurrerapen zientifiko berriei buruz ere arituko da.

Parte-hartzaileei azalduko die zer emaitza dituen errehabilitazioan neurona-interfazeak erabiltzeak (batez ere, mugikortasuna berreskuratzeko roboten garun-kontrola erabiltzeak), eta, azken batean, zer aldaketa ekarri dituen eta ekarriko dituen neuroteknologiak medikuntzan.

Urteak daramatza Anderrek iktus bat izan duten gaixoen errehabilitazioari buruz ikertzen eta haien mugikortasuna hobetzen saiatzen. Besteak beste, sari hau jaso du: Walter Kalkhof-Rose saria, Zientzia eta Letretarako Alemaniako Akademiak ikertzaile gazte onenari ematen diona.

TECNALIAren neuroteknologia arloaren helburua da gailu medikoen sektore industrialera bidera daitezkeen teknologia berriak garatzea: gaixotasunen edo istripuen eraginez agertzen diren funtzionalitate-arazoak konpontzeko neurona-interfazeen sistema berriak garatzen ditu.

Informazio gehiago eta izen-ematea