2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko, sakon deskarbonizatu behar da energia-sistema
Beharrezkoa da sistemaren elektrifikazioa areagotzea eta erregai deskarbonizatuak erabiltzea elektrifikatu ezin diren prozesuetan. Aurrekaririk gabeko erronka bat da, eta, lortuko badugu, beharrezkoak dira hainbat eginahal: energia-iturri berriztagarriak masiboki sartzea; eraikinen, hirien eta industriaren energia-efizientzia areagotzea; garraioa elektrifikatzea; erregai fosilen tokian energia-eroale berdeak ipintzea eta sare adimendunak zabaltzea, energia sortu, biltegiratu eta banatzeko kudeaketa aurreratua erraztuko dutenak.
I+G+Ban inbertitzea oso garrantzitsua da, garapen zientifiko-teknologiko aurreratuak behar baitira erronka horri aurre egiteko behar diren soluzioetako asko ezartzeko. Horretarako, Elkartek ikerketarako laguntza-programa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) eragileen arteko lankidetza-ikerketako proiektuak sustatzera bideratua dago.
2030eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren lehentasun estrategikoak
- Lehiakortasuna hobetzea industria adimendunaren esparruan
- Energiarik garbienak
- Osasun pertsonalizatua
Trantsizio energetikoarekin erlazionatutako erronkak
Jardunaldi honen bidez, topagune bat sustatu nahi da, profesionalek eta adituek aukera izan dezaten ideiak trukatzeko eta trantsizio energetikoarekin erlazionatutako teknologia berriei, aukerei eta erronkei buruz eztabaidatzeko.
Energia-trantsizioari lotutako sektoreetako euskal industriako enpresetako profesionalei zuzendua dago ekitaldia, eta baita arlo horretan ikertzen diharduten ZTBESeko agenteetako ikertzaileei ere.