2015. urtean, Estatu Batuetako enpresen % 70ek baino gehiagok aurreikusi zuten inbertsioak egingo zituztela hurrengo bost urteetan fabrikazio-soluzio aurreratuetan.
Enpresa askok jarri dituzte martxan 4.0 industriaren proposamenekin erlazionatutako hobekuntza-soluzioak.
Jardunaldi hau 2017an egin genuenaren jarraipena da. Orduan, deep learning zer zen eta nire enpresari zer ekar liezaiokeen ikusi genuen. Aurten, bi urte geroago, hura nola ezarri erakutsiko dugu, eta lehen mailako enpresa batzuen adibideak aurkeztuko.
Ikusi zer behar duzun zure prozesuetan deep learninga aplikatzeko, eta teknologia horrek nola hobetu ditzakeen prozesuok.
Sektore hauei zuzendua
- Aeronautika
- Elikadura eta edariak
- Automobilgintza
- Ekipo-ondasunak
- Ekoindustria
- Energiaren sektorerako ekipamenduak eta osagaiak fabrikatzen dituztenak
- Farmazia eta osasun-zerbitzuak
- Trengintza
- Galdaketa eta siderurgia
- Industria kimikoa eta petrokimikoa – Biofindegiak
- Azpiegiturak
- Ingeniaritza-enpresak
- Instrumentazioa – Sistema adimendunak – Mantentze-lanak
- Makina-erreminta eta robotika
- Osasuna eta gailu medikoak
- Zerbitzu eta sistema informatikoak
Agenda
Ordutegia | Gaia |
---|---|
09:00 | Erregistroa |
09:30 |
Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera ► David Sánchez. Industria eta Garraioko zuzendariordea. TECNALIA ► Estíbaliz Garrote. Computer Vision-eko Nazioarteko bikaintasun-taldearen arduraduna. TECNALIA |
09:50 |
DEEP LEARNING-AREN HASTAPENAK ► Aitor Álvarez. Ikertzailea. TECNALIA |
10:10 |
HITZALDI GONBIDATUA: Geometric deep learning-a gizakiak hautemateko eta modelatzeko ► Francesc Moreno-Noguer. Ikertzaile elkartua. Institut de Robótica i Informàtica Industrial (CSIC-UPC) |
10:40 |
Deep Learning-a, nekazaritzan produktu berriak garatzeko eta baliozkotzeko. Landa-saiakuntzak ebaluatzea tresna digital bidez ► Ramón Navarra-Mestre. Nekazaritzako Ikerketako Zentroko eta Digitalizazioaren Ikerketako eta Garapeneko Zentroko burua. BASF ► Javier Romero. Digitalizazioa. Utrerako Nekazaritzako Ikerketa Zentroa (Espainia). BASF |
11:00 | Atsedenaldia kafea hartzeko |
11:20 |
Txatartegien kudeaketa ► Asier Vicente. Ikerketa-ingeniaria. ARCELORMITTAL |
11:40 |
Prest tresna berriez fidatzeko? Adimen artifiziala zertan datzan azaltzen ► Alejandro Barreda. Ikertzailea. TECNALIA |
12:00 |
Irudien workflowaren erronkari nola egin aurre Machine Learningaren bizi-zikloan. Enpresen erronka (INGELESEZKO HITZALDIA). ► Till Eggers. Datuen Zientzia, Bioestatistika eta I+Gko Bistaratze-Digitalizazioaren alorreko buru globala. BASF |
12:20 |
Arazo geofisikoen modelaketa ► David Pardo. Irakasle ikertzailea. Ikerbasque, UPV/EHU, BCAM. |
12:40 |
Irudi oharreztatuen eta data seten beharra murrizten ► Alfonso Medela. Ikertzailea. TECNALIA |
13:00 | Ondorioak eta galde-eskeak |
13:30 | Luntxa |
Jardunaldiaren amaieran, LUNTXA emango zaie parte-hartzaile guztiei