Utilización de las materias primas secundarias · Impulsando la transición hacia una economía circular mediante la simbiosis industrial.
El objetivo de la economía circular es cerrar los ciclos productivos, a fin de optimizar los recursos y reducir el impacto ambiental. En esta jornada hablaremos acerca de qué aspectos de importancia hay tras esta economía y nos centraremos en los beneficios específicos de la simbiosis industrial.
Lehengai sekundarioen erabilera Ekonomia zirkular baterako aldaketa sustatzen sinbiosi industrialaren bidez
Ekonomia zirkularraren helburua ekoizpen-zikloak ixtea da, baliabideak optimizatzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko. Jardunaldi honetan, ekonomia zirkularraren atzean dauden alderdi garrantzitsuei buruz hitz egingo dugu, eta sinbiosi industrialaren etekin espezifikoei erreparatuko diegu.
Sinbiosi industrialari esker, enpresek etekinak atera ditzakete “honda-baliabideetatik”. Horrela, murriztu egiten da hondakinak (azken batean, azpiproduktuak) kudeatzearen kostua eta lehengaien kostua. Horrez gainera, hondakinen ingurumen-inpaktua ere nabarmen gutxitzen da.
Zenbait industria-sektoretako ordezkarien esperientzien berri aurrez aurre jasotzeko aukera duzu jardunaldi honetan. Gainera, gai hauen inguruan Europan nahiz Euskadin zer finantziazio-politika eta aukera dauden ikasiko dugu.
Nori dago zuzendua?
Enpresetako gerenteei, instalazio-arduradunei, hondakin-kudeatzaileei, erosketa-kudeatzaileei, bai eta ingeniariei eta sektoreko espezialistei ere.
Ordutegia | Gaia |
---|---|
09:00 | Izena ematea |
09:30 | Ongi etorria |
09:40 | Ekonomia zirkularraren hastapenak. Testuingurua eta helburua. ► Oscar Santa Coloma. Ingurumeneko zuzendaria. TECNALIA. |
10:00 | Ekonomia zirkularreko ekimenak finantzatzeko Europan dauden aukerak. I+G+Bren testuingurua. Finantziazio-aukerak. ►Mikel Dorronsoro. Programetako zuzendaria. TECNALIA. |
10:20 | Ekonomia zirkularreko ekimenak finantzatzeko Euskadin dauden aukerak. I+G+Bren testuingurua. Finantziazio-aukerak. ► Ignacio Quintana. Ekoeraginkortasun eta Ekodiseinu Ataleko koordinatzailea. IHOBE. |
10:40 | Sinbiosi industriala ekonomia zirkularraren estrategia gisa. Sinbiosi industrialaren hastapenak. Sinbiosi-motak. Laguntza-tresnak. ► Laura García. Ikertzailea. TECNALIA. |
11:00 | Atsedenaldia, kafea hartzeko |
11:15 | Ekonomia zirkularreko eta sinbiosi industrialeko Euskadiko jardunbide egokiak. ► Moderatzailea: Kristina Apiñaniz. Zuzendari nagusia. ACLIMA.
|
13:30 | Laburpena eta ondorioak. Hurrengo urratsak. ► Ainara García. Ikertzailea. TECNALIA. |
13:45 | Jardunaldiaren amaiera |