Beirazko produktuei CE marka jartzeko lege-esparrua
Azken hamarkadetan nabarmen aldatu dira beira eta haren produktu eratorriak, eta nonahiko material bihurtu dira mota guztietako eraikuntzetan, moldagarritasuna eta gainerako ezaugarriak direla eta. Kasu askotan, eraikinaren elementu bereizgarri bihurtu da, bai inguratzailearena bai barnearena.
Beirazko produktuek, multzoari estetika bat emateaz gain, hainbat prestazio ematen dizkiote eraikinari: konfort termikoa, suarekiko erresistentzia, isolamendu akustikoa, ondasunen segurtasuna, erabiltzaileen segurtasuna, etab.
CE marka lortzeko prozesua
Erakunde jakinarazi eta saiakuntza-laborategi gisa, webinar honen helburua da beirazko produktuei CE marka jartzeko lege-esparrua azaltzea. Hiru kasu ohikoenak azalduko ditugu:
- Beira termikoki tenplatua
- Beira ijeztua
- Beira isolatzailezko unitateak
Norentzat
- Beira eraldatzen duten enpresak
Hizlaria
- Susana Santamaría, eraikuntzarako beirazko produktuen saiakuntzen arduradun teknikoa / TECNALIA