Agenda

Olatuen eta mareen energiari buruzko Europako 15. konferentzia

energía offshore

Eguna

2023ko irailaren 3a - 2023ko irailaren 7a

Lekua

EHUko paraninfoa. Abandoibarra 3, 48009 Bilbo, Bizkaia

Ordua

8:00 am - 7:00 pm

Aukera paregabea itsas energia berriztagarrien arloko azken teknologiei buruzko ezagutza transferitzeko eta eztabaidatzeko

Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoaren bidez, Olatuen eta Mareen Energiari buruzko Europako 15. Konferentzia (EWTEC 2023, ingelesezko siglak) hartuko du.

EWTEC 2023 aukera paregabea da olatu-energiaren eta marea-energiaren arloko ehunka aditurekin harremanetan egoteko eta lankidetzak estutzeko.

  • Energia berriztagarri ozeanikoari buruzko nazioarteko hitzaldiak izango dira, hitzaldi teknikoak eta zientifikoak.
  • Erakusketarako gunea, bisita teknikoak eta programa sozial osatu bat ere bai.
  • Aurtengo edizioan, Jose Luis Villate TECNALIAko Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Termikoaren zuzendaria EWTECeko presidentekidea da, Jesús M. Blanco (EHU) presidentearen eskutik.

Itsas zabaleko energia berriztagarriak EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoak itsas zabaleko energia berriztagarrien alde egindako apustua gauzatu da, eta etorkizun oparoa aurreikusten zaio.

Euskal Autonomia Erkidegoak hazten eta modu jasangarrian aurrera egiten jarraitzen du etorkizunean energia-hornikuntzan izango diren aldaketetarantz, hiru zutabe nagusitan oinarri hartuta: azpiegitura, ikerketa eta trebakuntza.

EWTEC 2023ko programa

EHU-KO PARANINFOA - ABANDOIBARRA 3, BILBO

Hartu lekua!