Agenda

Onlineko tailerra: hondamendi naturalek lurraldean duten eragina

Calle inundada

Eguna

2021ko ekainaren 16a

Lekua

Online

Ordua

2:30 pm - 4:00 pm

Prezioa

Doan

Tailer honetan, gomendio politiko batzuk aurkeztuko dira, lurralde-antolaketan hondamendi-arriskua eta klima-aldaketarekiko egokitzapena kudeatzeari buruz.

Hondamendi natural batzuk —hala nola ibaiek eragindako uholdeak, ekaitzak, lehorteak eta lurrikarak— lurraldean nola banatzen diren, ekonomian zer eragin duten eta lurralde bakoitzaren zaurtarritasuna aztertuta eta kontuan hartuta emango dituzte aholkuok.

Hondamendi-arriskua kudeatzeko eta klima-aldaketara egokitzeko dauden neurrien azterketa sakona egin da eskualde mailako zortzi azterketa-kasutan, eta azterketa horretan oinarrituta eman dira aholkuak.

AGENDA

  • Azterketaren emaitza nagusien berri emango da.
  • Gomendioen aplikazioarekin lotutako erronkei buruz eztabaidatuko da.
  • Europako, nazioarteko, eta eskualde mailako adituek hartuko dute parte: Zintis Hermansons (ESPON EGTC), Carolina Cantergiani (TECNALIA), Tiberiu-Eugen Antofie (Joint Research Centre, Europako Batzordea), Blanka Bartol (Lurralde Antolaketako eta Ingurumeneko Esloveniako ministroa), Francisco Solano Cobos (Andaluziako Junta, Ingurumenaren eta Uraren Agentzia).
  • Efren Feliu lankidea arituko da moderatzaile-lanetan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Online

Hartu lekua!