Teknologia berritzaileetan oinarrituta fabrikazio zirkularreko ekosistema berritzaile bat garatzen dihardu KYKLOS 4.0 ekimenak; besteak beste, CPS eta IA teknologiak erabiltzen dira, produkzio-mekanismo eta algoritmo berriekin hobetuak, bizi-ziklo luzeko produktu pertsonalizatuak sortzeko: fabrika barruko produkzio-prozesu eraginkorrak, ikuspuntu energetikoari dagokionez, eta material gutxi kontsumitzen dituztenak bultzatzen dituzte. Horren ondorioz, murriztu egiten dira negutegi-efektuko gasen eta kutsatzaile atmosferikoen emisioak.
Produkzio zirkularreko ekosistema aurreratu bat eskaintzen du; horretarako, fabrikazioko bizi-zikloa kudeatzeko eta ziurtatzeko sistemak, errealitate areagotua eta adimen artifiziala erabiltzen ditu, operazio-efizientzia lortzearren: egungo produkzio-prozesu digitalak hobetzeko soluzio berritzaileak finantzatzea da helburua. Egin beharreko ekintzek alderdi hauen araberakoak izan behar dute: Cyber-physical systems, Product lifecycle management, Life cycle analisia, Augmented reality, Artificial intelligence, Circular manufacturing, Big data eta data management, Deep learning eta Decision support systems.
AGENDA
- KYKLOS 4.0 eta Open Call #1 aurkeztuko ditugu: bilatzen diren gaien, partzuergo-/pilotaje-eskakizunen, finantziazio-eskemaren eta ebaluazio-prozesuaren berri emango dugu, besteak beste. Sortzen diren galderei ere erantzungo diegu.
- Deialdi honetarako eskaera bat prestatzen eta KYKLOS 4.0ren testuingurua ulertzen lagunduko diegu interesa duten enpresei.
NORI ZUZENDUA
- Soluzio berritzaile bat duten eta KYKLOS 4.0ri esker beren soluzioa edo produktua sendotuko duten enpresa txiki eta ertainak.
Informazio gehiago
Europar Batasuneko H2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren bidez finantzatu da KYKLOS 4.0; lehenengo deialdi honetan, milioi bat euro ditu fabrikazio digitaleko proiektuetan aurrera egiteko soluzio berritzaile lagungarriak emango dituzten zazpi proiektu finantzatzeko. Proiektuok ETEek eta industria-erakundeek osatuta egon behar dute.