2017an, ORAINN programa plazaratu zuen gure Berrikuntza Bulegoak. Ekimen horrek Berrikuntza Arduradun bat jartzen du Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) zerbitzura, lanaldi partzialean; eguneroko lanean murgiltzen da, eta talde osoarekin elkarlanean jarduten, gaur egungo berrikuntza-premiei eta etorkizun hurbileko desafioei ekiteko, negozioa berritzaileagoa eta lehiakorragoa izan dadin.
Interesgarria izan daiteke ekimena ETE-entzat, bai txikienentzat (50 langile baino gutxiagokoak), bai handienentzat (100 langiletik gorakoak).
Hona zer eskaintzen duen ORAINNek:
- Emaitzak ardatz dituen eta ETE-ei egokitua dagoen berrikuntza-eredu bat ezartzea era sistematizatzea.
- Martxan jartzen diren berrikuntza-proiektuen garapena eta aurrerapena sustatzea.
- Berrikuntza-proiektuen izaera "teknologikoa" bultzatzea.
- Ideiak sortzeko sistematika bat antolatzea edo sendotzea, barruko eta kanpoko informazio-iturriak oinarri direla.
- Enpresaren berrikuntza-kultura sortzea edo sendotzea.
- Enpresan garatu beharreko berrikuntza-proiektuetan lehentasunak ezartzen laguntzea.
Programan parte hartu duten eta emaitza oso onak izan dituzten bi enpresatako ordezkariek eta TECNALIAko Berrikuntza Bulegoko arduradunek azalduko dizkiete enpresei lortutako emaitzak eta xehetasun guztiak, eta galderei erantzungo diete.
AGENDA | |
---|---|
09:30 | Hasiera |
09:35 | "ORAINN ekimena", zure enpresa eguneratzeko une egokia: aurkezpena ► Berrikuntza Bulegoa, TECNALIA |
10:00 | "ORAINN ekimenaren" zenbait kasu praktiko, Gipuzkoako ETE-etan gauzatuak: ► Kalman: “Jauzi bat hazi nahi dugun norabidean" ► Ternua: "Berrikuntza-eredu baten sistematizazioa" |
10:45 | Mahai-ingurua eta galderak |
11:30 | Jardunaldiaren amaiera |