Agenda

ORAINN, zure enpresa berritzeko ekimena

Eguna

2018ko irailaren 27a

Lekua

SEA Arabako Enpresariak, Posta kalea 32, 7.solairua

Ordua

-

Prezioa

Doan

ORAINN ekimenaren bitartez, berrikuntzaz arduratzen den pertsona bat jartzen dugu EAEko ETE-en eskura, lanaldi partzialean jardun dadin. Hauek dira pertsona horren eginkizunak: 

  • Enpresa bakoitzaren premietara egokitzen den berrikuntza kudeatzeko eredu bat jartzea martxan.
  • ETEaren eguneroko jardunean buru-belarri aritzea.
  • Enpresako arduradunekin batera aztertzea nola ekin egungo berrikuntza-premiei eta etorkizuneko erronkei, lehiakortasuna hobetzeko

Horretarako, lan hauek egiten ditu: 

  • Emaitzak ardatz dituen eta ETE-ei egokitua dagoen berrikuntza-eredu sistematiko bat ezartzea.
  • Berrikuntza-proiektuen izaera "teknologikoa" bultzatzea.
  • Ideiak sortzeko sistema bat eta zaintza teknologikoko sistema prestatzea.
  • Garatzen diren berrikuntza-proiektuetan lehentasunak ezartzen laguntzea.
  • Berrikuntza-proiektuak garatzen laguntzea.
  • Berrikuntza-kultura sustatzea enpresako langileen artean. 

TECNALIAko ETE Bulegoak emango die ekimen horren berri interesa duten enpresei, jarduera berritzailea ezar dezaten eta iraun dezan.

Interesgarria gehienez ere 150 langile dituzten enpresetarako.

PROGRAMA

Ordutegia Gaia
09:30 Jardunaldiaren hasiera
► 
Aitor Otaola, SEAko zuzendari laguntzailea
09:45 Aurkezpena: "ORAINN ekimena", zure enpresa eguneratzeko une egokia
► Gabriel Uriarte, ETE Bulegoa, TECNALIA
10:15 Kasu praktikoa. "ORAINN ekimena" Arabako ETE batean: FLANKER
► Ángel Corres, plangintza-arduraduna
10:45  Mahai-ingurua eta galderak