Osasun-industria politika, estandar eta erregelamendu teknikoen bidez arautzen da. Gobernu-arau eta -erregulazio ugariri jarraitu behar zaie, batez ere kalitateari, segurtasunari, etikari eta ingurumen-alderdiei dagokienez.
Borondatezko estandarrak eta jardunbide egokiak IKTen industrian elkarreragingarritasunaren, irisgarritasunaren, segurtasunaren eta bateratasunaren inguruan nola garatu diren ikusita, argi geratzen da irekiak eta bezeroari zuzenduak izan daitezkeela, eta merkatuaren garapena eta elkarreraginkortasuna sustatu ditzaketela.
EDUKIA
- Europako ekimen batzuk aurkeztuko ditugu, osasunaren robotikaren sektorerako, eta, orokorrean, beste alor batzuetarako estandarrak eta jardunbide egokiak garatzea oinarri dutenak.
- Adibide batzuen bidez, lehendik dauden jardunbide egokiak zehaztuko ditugu, bai eta garatzen ari diren beste batzuk ere.
NORK EMATEN DUEN
- Thierry Keller doktorea – Neurorreabilitazioko zuzendaria.
- Michael Obach doktorea – Ikertzaile seniorra.
NORENTZAT DEN
- Robotika sanitarioko, asistentzialeko eta medikoko garatzaileentzat eta enpresentzat.
- Osasun-laguntzako robotikarekin erlazionatutako segurtasunean eta elkarreragingarritasunean interesa dutenentzat.
- ELSEn eta industriako jardunbide egokietan interesa dutenentzat.