Agenda

Osasun-robotikako bigarren biltzarra: DIH-HERO

Segunda conferencia en robótica sanitaria: DIH-HERO

Eguna

2023ko apirilaren 25a

Lekua

World Trade Center, Bartzelona

Ordua

9:00 am - 5:30 pm

Prezioa

Doan

Robotikako eta osasun-laguntzako adituek, goi-mailako akademikoek, ikertzaileek eta osasun-profesionalek topo egingo dute ekitaldi honetan

Helburua osasun-laguntzako robotikako berrikuntzak aurkeztea, eztabaidatzea eta horien inguruko kontaktu-sareak ezartzea da. Parte-hartzaileek zenbait tailerretan parte hartzeko aukera izango dute, non gai hauek jorratuko baitira, besteak beste: estandarrak, teknologia robotikoetarako dirua itzultzeko aukera Europan, eta teknologia horiek ingurune klinikoetan ezartzeko jardueren erronkak.

  • DIH-HERO sareak finantzatzen dituen zenbait proiekturen emaitzak aurkeztuko dira.
  • Sareak eskaintzen dituen etorkizuneko aukeren ikuspegia ere eskainiko da.
  • Ekitaldi hibridoa izango da, aurrez aurre edo online jarraitzeko aukera eskainiko baita.

Ikertzaile ospetsuen hitzaldiak

Biltzarrean arlo honetan ospe handia duten aditu eta espezialistek hartuko dute parte. Nabarmentzen diren hizlarien artean daude gure lankide Ainara Garzo eta Michael Obach, eta “Ziurtapenerako arauak eta jardunbide egokiak” izeneko hitzaldia aurkeztuko dute.

  • Saioaren helburua DIH-HEROn eta haren sarean lortutako ezagutzak partekatzea da, osasunerako robotikaren berrikuntzan diharduten pertsonentzako garrantzitsuak diren arau eta erregelamenduen inguruan, baita arlo horretan softwarea garatzeko jardunbide egokien inguruan ere.
  • Honako gai hauek landuko dira, besteak beste: “osasun-produktuen erregelamenduaren” azken eguneratzeak, epe berriak, osasun-produktuetarako arau bateratuen egungo egoera, teknologia robotikoetarako gidak (makineria-produktuen erregelamenduaren azken zirriborroa barne) eta adimen artifiziala, osasun-softwareari aplika dakiokeen teknologia disruptibo gisa.
  • DIH-HERO proiektuan lau urte eta erdian arauen eta ziurtapenen arloan egindako lanaren laburpena eskainiko da.

Kontsultatu DIH-HERO biltzarraren agenda osoa

  • Estatutik kanpo bidaiatzen duten enpresa txiki eta ertainek finantza-laguntza jasotzeko aukera dute, ekitaldira joateko eta/edo Digital Innovation Hub bat bisitatzeko.
  • Eskatu bidaia-bonua.

Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 825003 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.

Unión Europea

World Trade Center, Bartzelona

Hartu lekua!