Agenda

Osasungintzako robotikari buruzko lehen ezagutza-konferentzia: DIH-HERO

Conferencia DIH HERO

Eguna

2021ko maiatzaren 19a - 2021ko maiatzaren 20a

Lekua

Online

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Prezioa

0 € (BEZik gabe)

DIH-HERO plataforma independente bat da, Europa osoko berrikuntza digitaleko zentroak lotzen dituena osasungintzako robotikaren alorreko edozein eragile aktibori zuzendutako laguntza-sare bat sortzeko. Proiektuaren partzuergoa Europako 11 herrialdetako 17 bazkide nagusik osatzen dute.

Lehen DIH HERO ezagutza-konferentzia

Ekitaldian parte hartuko duten adituen ezagutzak osasungintzako robotikan funtsezkoak diren gaiei buruzko ikuspegi orokorra emango du. Ekitaldiak iraungo dituen bi egunetan egingo diren saioetan, askotariko gaiei buruzko alderdiak aurkeztuko eta eztabaidatuko dira: estandarrak eta erregulazioak, teknologia berritzaileak, hornitzaileak eta erabiltzaileak, finantzaketa eta arrakasta-kasuak. Konferentzian, web mintegiak eta osoko eztabaidak egingo dira, osasuna zaintzeko erabiltzen den robotikaren hainbat alderdiri buruz hitz egiteko.

TECNALIA konferentzian: maiatzak 20, osteguna

  • Thierry Keller doktorea neurorrehabilitazioko zuzendaria da, eta "Ziurtagiriak eta estandarrak" izenburuko saioa zuzenduko du. Honako gai hauek eztabaidatuko dira: osasungintzako robotikako segurtasunarekin eta babesarekin zerikusia duten estandarrak; zaintza pertsonaleko roboten eta errehabilitazio-roboten estandarretako hutsune eta inkoherentziei buruzko azterlan baten lehen ondorioak; eta errehabilitazio-robotikaren estandarizazioko berrikuntzak.
  • Gainera, Thierry Keller doktoreak eta Anthony Remazeilles doktoreak, TECNALIAko Robotika Medikoko ikertzaileak, informazioa emango dute DIH-HERO erakundeko kideek eta bazkideek osasungintzako robotikako hardwarearen eta softwarearen ziurtapenari buruz eta estandarizazioari eta jardunbide egokiei buruz martxan dauden jarduerez.
  • Azkenik, bertaratutakoekin eztabaidatuko dute hizkariek industria-estandar, jardunbide egoki eta ziurtapenekiko esperientziei eta beharrei buruz. Ondorioak kontuan hartuko dira DIH-HEROn etorkizunean egingo diren lanetarako.

Informazio gehiago

Online

Gorde zure tokia!