Hurrengo Pitch&Pintxo topaketan, "Wavegarden kasua: startup aitzindaria olatu artifizial dinamikoak sortzen" aurkeztuko du TECNALIA Venturesen Entrepreneurs’ Clubak.
Inbertitzaileen ustez, Wavegarden aitzindaria da olatuak sortzeko teknologia berrien merkatuan, eta 20 instalazio-eskari baino gehiago ditu, gauzatze-fase desberdinetan, munduko bost kontinenteetan.
Hamar urte luzeko historia du Wavegardenek:
- 2005ean, surferako olatu artifizialen lehenbiziko prototipoak egin zituen.
- 2010ean, surflari profesional onenek probatu zuten lehenengoz surfean aritzeko modukoa zen olatu bat.
Startup horretako zuzendari exekutiboa den Igor Barandiaranek azalduko du nola lortu duen, bere ekintzaile-taldearekin batera, proiektua aurrera ateratzea. Inbertsioari dagokionez, zortzi bat milioi euro behar dira Wavegardenen teknologiak behar bezala funtzionatzeko.
Zatoz ekintzaile-kutsuko olatu artifizial hauek eta haien historia ezagutzera!
Ez hutsik egin; eman izena!