Robot kolaboratiboak sartzen hasi direnetik, robot-pertsona bikotea eboluzionatzen ari da. Robot autonomoak ingurune industrialetan gehiago integratzeko, haien portaerak gizakienaren antzekoagoa izan behar du, elkarlana eraginkorra izan dadin, eta, gainera, segurtasun-erregulazioak eta lan-inguruneko etikaren ikuspegia ere behar dira.
Ingurune jakin batean edo aurretik zehaztu ezin den batean autonomoki jarduteko gai diren robotak eraiki behar ditugu, eta ingurune seguru batean gizakiekin batera helburu komun bat lortzeko lanean aritzeko gai direnak.
Hizlariak
Nazioarteko hizlariek ingurune industrialetako HRC edo gizaki-robot kolaboraziorako garrantzitsuak diren alderdiak landuko dituzte, hala nola roboten “giza faktoreak”, konfiantzarik eza, makina autonomoek lan kolaboratiboetarako duten moldagarritasuna, kontuak ematea (legezko eskubideak eta betebeharrak) eta, bereziki, robotek “lanpostuak kentzen dizkigute” sentipena. Hizlari izango dira, besteak beste, hauek: Kataluniako Bioingeniaritza Institutua (IBEC), Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Kataluniako Erakundea (ICREA), Modenako UNIMORE Unibertsitatea (Italia), Tesalonikako Aristoteles Unibertsitatea (Grezia), Jožef Stefan Institutua (Eslovenia), Municheko Unibertsitate Teknikoa (Alemania) eta Stelar Security Technology Law Research (Alemania).
Ingurune horretan, gizakien lana gainbegiratzea izango dela uste dute batzuek, eta, hala, ahalegin fisiko eta kognitibo gutxiago egin beharko dutela; beste batzuek, berriz, kezka dute robot autonomoek hazkunde ekonomikoan eragin negatiboa izango ote duten eta gure kulturarako kaltegarriak izango ote diren.
Testuinguru horretan, lantegi honen helburua da gizakien eta roboten lan-inguruneko elkarlana (HRCa) aztertzea, robotak giza langileekin industria-sektorean integratzean eragina izan dezaketen HRCaren zenbait alderdi analizatuz.
Informazio gehiago
- Proiektuaren webgunean ikus daiteke programa, baita izena eman ere: "Working side by side with robots".
- HR-Recycler proiektuari buruz