Agenda

SEA & ORAINN jardunaldia: EAEko ETE-etan, berritzeko garaia da

Eguna

2017ko azaroaren 28a

Lekua

SEA Arabako Enpresariak, Posta kalea 32, 7. solairua GASTEIZ

Ordua

-

Prezioa

Doan

TECNALIAk ORAINN jarri du martxan. Ekimen horrek berrikuntza-arduradun bat jartzen du EAEko enpresa txiki eta ertainen eskura. Pertsona hori lanaldi partzialean hasiko litzateke lanean enpresan, eta haren ardura izango litzateke berrikuntza kudeatzeko eredu bat ezartzea, enpresaren beharretara, gaitasunetara eta baliabideetara egokitua, eta, hala, enpresaren berrikuntza teknologikoa bultzatzea, sektoreko aditu teknologikoen ezagutzaren eta esperientzia baliatuz.

Pertsona hori enpresa txiki edo ertainaren egunerokotasunean murgilduko da, eta, enpresako lantaldearekin batera, enpresaren egungo berrikuntza-beharrei eta etorkizuneko erronkei nola aurre egin landuko du, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

Zereginak: 

  • Enpresa txiki edo ertainari egokitutako eta emaitzetara bideratutako berrikuntza-eredu bat ezarri eta sistematizatzea.
  • Berrikuntza-proiektuen izaera “teknologikoa” bultzatzea.
  • Ideiak sortzeko sistematika bat sortzea, barneko eta kanpoko informazio-iturrietan oinarritua, edo, hala badagokio, sistema hori indartzea.
  • Enpresan garatu behar diren berrikuntza-proiektuak lehenesten laguntzea.
  • Martxan jartzen diren berrikuntza-proiektuak garatu daitezen eta aurrera egin dezaten laguntzea.
  • Enpresaren berrikuntza-kultura sortzea edo, hala badagokio, indartzea. 

Enpresek lortzen dituzten etekinek lotura dute berrikuntzaren sistematizazioarekin, berrikuntza-proiektuen identifikazioarekin eta egindako berrikuntzaren truke itzulkin ekonomikoak lortzearekin. Ekimena interesgarria izan daiteke 150 langile edo gutxiago dituzten enpresetarako.

Ekimenari buruz gehiago jakin dezazuen, lantegi bat antolatu dugu, azaroaren 28an enpresekin egiteko. Lantegia SEAren egoitzan egingo da, 9:30ean, eta, han, TECNALIAren ETE Bulegoko arduradunek proiektuaren xehetasun guztiak azalduko dizkiete interesa duten enpresei, eta, halaber, haien galderei erantzungo.

TECNALIAk garatzen eta etengabe berritzen lagundu nahi die enpresei.

EGITARAUA
09:30 Jardunaldiaren hasiera
► 
Aitor Otaola, SEAko zuzendari laguntzailea
09:45 ORAINN ekimenaren aurkezpena: enpresan berritzeko garaia
► Gabriel Uriarte, ETE Bulegoa, TECNALIA
10:15 "ORAINN ekimena" Arabako ETE batean: FLANKER
► Ángel Corres, plangintza-arduraduna
11:45 Solasaldia eta galderak
11:00 Jardunaldiaren amaiera