Agenda

Sektore elektrikoko zibersegurtasun-ziurtapena bizkortzen

TECNALIA-Ciberseguridad

Eguna

2023ko urriaren 3a

Lekua

Occidental Bilbao hotela, Zumalakarregi etorbidea 40, 48006 Bilbo

Ordua

3:30 pm - 6:00 pm

Prezioa

Doan

Jardunaldi teknikoa: Nola azeleratu araudia betetzea eta produktu ziberseguruen ziurtapena sektore elektrikoan

Azpiegitura kritikoen digitalizazioak zibersegurtasuneko erronka berriak planteatzen ditu, eta, horren ondorioz, Europak politika berri bat garatu du hardware- eta software-produktu seguruagoak eta erresilienteagoak bermatzeko. Europako araudia, Cyber Resilience Act izenekoa (CRA), 2024an sartuko da indarrean, eta nahitaez bete beharrekoa izango da era horretako produktuen fabrikatzaileentzat.
Gainera, joera teknologiko batzuek, hala nola sare elektrikoko nodoetan zenbait funtzionalitate birtualizatzeak edo agente batzuen artean partekatutako datu-espazioak erabiltzeak, are beharrezkoago egiten dute sistema elektrikoa osatzen duten ekipamendu eta sistemen zibersegurtasuna indartzea”.

Norentzat

  • Energiaren sektoreko operadoreak, ekipamendu eta osagaien fabrikatzaileak, ingeniaritzak, zerbitzu-enpresak eta sare adimendunekin eta sektore elektrikoarekin lotutako beste eragile batzuk.

IEC 62443 araudiaren araberako sistema elektriko ziberseguru bat hedatzeko eta CRA betetzen dela ziurtatzeko eskakizunak eta erronkak aurkeztuko dira. Adituek diseinu- eta garapen-prozesuaren garrantziaren berri emango dute, eta azalduko dute zein garrantzitsua den prozesu hori azpiegitura elektrikoetako zibersegurtasun-eskakizun berrien aurrean.

Zibersegurtasun Industrialeko Esperientzien Nazioarteko XXI. Biltzarraren (2023) esparruan, TECNALIAk zibersegurtasun industrialerako dituen gaitasun bereziak eskainiko ditu, bai eta produktu elektronikoaz eta beraren fabrikazio-prozesuaz duen ezagutza sakona ere, enpresei zibersegurtasuna ziurtatzeko prozesuetan laguntzeko.

Gaiarekin erlazionatutako informazioa

Occidental Bilbao hotela

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

3:30 pm - 3:40 pm

Ongietorria eta aurkezpena

Jesús Valero, TECNALIAko zuzendari nagusia

3:40 pm - 4:00 pm

IEC 62443ren araberako zibersegurtasun-ziurtagiria eta CRA (Cyber Resilience Act) araudi berrirako prestatzea

Carlos Nazabal, zuzendari kudeatzailea, TECNALIA ZIURTAPENA

4:00 pm - 4:20 pm

Energia-sistemaren digitalizazioa eta zibersegurtasuna

Energiaren Klusterra 

4:20 pm - 4:40 pm

Azpiegitura seguruago eta erresilienteagoetarako arau-esparru berria

INCIBE

4:40 pm - 5:00 pm

Etenaldia, kafea

5:00 pm - 5:45 pm

MAHAI-INGURUA: IEC 62443ren araberako sistema elektriko zibersegurua hedatzeko erronkak eta CRA (Cyber Resilience Act) Europako legeria berria

José Valiente, CCIko (Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko) zuzendaria

5:45 pm - 6:00 pm

Mahai-ingurua ixtea

Marta Castro, Digital LabsServices-eko zuzendaria, TECNALIA