Smart City Expo World Congress (SCEWC) biltzarra Bartzelonan egiten da 2011tik; hirientzat, nazioarteko ekitaldi nagusia da. Hau da gure misioa: hiriak ahalduntzea eta hiri-berrikuntza kolektibizatzea, mundu osoan.
SCEWCek hirietarako eta herritarrentzako etorkizun hobe bat eraikitzeko lan egiten du, eta, horretarako, berrikuntza soziala sustatzen du: elkarketak bideratzen ditu eta aukera komertzialak identifikatzen.
Gure parte-hartzea
- MICROSOFTen standean izango gara, beste enpresa batzuekin batera; hala nola ABB, ACCENTURE, HONEYWELL, SIEMENS, AXIS eta LINKEDIN. Hiriak eta lurraldeak modu positiboan eraldatzen eta garatzen laguntzen dugu, hiri adimendunaren ikuspegiaren zerbitzura dauden hiri-soluzio batzuk baliatuz, eta inpaktu handiko teknologia aurreratuak aplikatzen ditugu.
- Ingurune bizigarriagoak, jasangarriagoak eta konektatuagoak sortzen ditugu TECNALIAn.
- Azpiegituren eta hiri-ekosistemen biki digitalen aldeko apustua egiten dugu.
Smart City Expo
Hausnartu beharra dago: nola eraiki hiri adimendun bat gizarte berritzaile eta jasangarrientzat?, nola eraiki bizitzeko hobeak diren tokiak?, nola aldatu mundua prozesu horretan?
Kontuan hartuta biztanleen % 55 hiriguneetan bizi dela eta mundu osoko ehunka erakundek adierazpenak egin dituztela klima-larrialdiari buruz, hiriek ireki behar lukete bidea hainbat dimentsiotan dauden desberdintasunen arrakala itxiz, naturaren balioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko eta berotegi-efektuko gasik gabeko etorkizun bat sustatzeko.
Egiten duguna gara, eta hala dira hiriak ere. Hiriak eraikitzen ditugu, baina hiriek ere eraikitzen gaituzte gu.