TECNALIA hiri-berrikuntzari buruzko munduko ekitaldirik handi eta eraginkorrenean: Smart City Expo World Congress 2023
Smart City Expo World Congressek enpresa, gobernu eta erakunde berritzaileenetako liderrak bilduko ditu, hirientzat eta herritarrentzat etorkizun hobe bat sortzeko. Hirietarako nazioarteko erreferentea den ekitaldi honen xedea da hiriak ahalduntzea eta mundu osoko hiri-berrikuntza kolektibizatzea, berrikuntza soziala sustatuz eta lankidetza-aukerak identifikatuz.
TECNALIAren parte-hartzea
Adimen artifizialaren aurrerapen azkarrak goitik behera aldatzen ari dira hiri-ingurunea. Adimen artifiziala oso teknologia baliagarria izango da hiri adimendunen plangintza eta kudeaketa hobetzeko, itxura guztien arabera, baina haren inplikazio etikoak ere kontuan hartu behar dira.
- Patricia Molina, TECNALIAko Hiri, Lurralde eta Ingurumeneko zuzendaria, "Transforming Cities Through AI” mahai-inguruan izango da, adimen artifizialak hiriko esparrura dakartzan azken aurrerapenak, erronkak eta aukerak entzuleei hurbiltzeko.
- Ane Irazustabarrena Murgiondo, Industria eta Mugikortasuneko Teknologia zuzendariak hurrengo mahai inguruan parte hartuko du: “AI: the potential and the reality in the mobility sector”, azaroak 8 an 11:00 tik 12:30h tara ospatuko dena..
- Francisco Rodríguez Pérez-Curiel, Hiri Eraldaketarako Laborategi arduradunak “Future of Cities in Ukraine” sesioan parte hartuko du, Azaroak 8 an 15:00h tan SCEWC lokalean, Deloittek eta Munduko Ekonomia Foroak elkarlanean antolatuta(gonbidapenarekin).
.
TECNALIAn erakunde publiko eta pribatuekin lan egiten dugu, hiriei eta lurraldeei ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkei aurre egiten laguntzeko; horretarako, datuak, teknologiak eta berrikuntza erabiltzen ditugu (hala nola biki digitalak), hiri-plangintzako eta -kudeaketako erabakiak hobeki hartzeko.