SocKETs Guide: herritarrek teknologia emergenteetan parte hartzea sustatzeko gida
Jardunaldi honetanSocKETs guide gida aurkeztuko da, zeina diseinatu baita enpresek erazago parte hartzeko AA eta antzeko KETak garatzeko eta inplementatzeko prozesuetan.
- Halako prozesuak egin nahi dituzten beste agente batzuetarako ere erabilgarria izan daiteke gida hau; esaterako, administrazio publikoak, unibertsitateak, elkarteak eta teknologia eta berrikuntzarekin erlazionatutako beste erakunde eta kolektibo batzuk.
KET (Key Enabling Technologies) edo teknologia gaitzaile gakoak
Industrian digitalizazioa hedatuz doan heinean, teknologia emergenteek eta berrikuntza disruptiboek hainbat inpaktu eragiten dituzte gizartean eta herritarrengan. Batzuetan, gainera, aurreikusi edo espero gabekoak izaten dira, eta, beste batzuetan, berriz, arriskuak, arazoak eta eztabaidak eragiten dituzte.
Europako Batzordeak Ikerketa Esparru Programaren bidez sustatzen dituen teknologia gaitzaile gakoak edo KETak multzo horretakoak dira; besteak beste, adimen artifiziala, fotonika eta ekoizpen aurreratua.
Herritarrak teknologia emergenteen erdigunean
Garapen teknologikoa eta berrikuntza gizarte-erronketara (esaterako, klima-aldaketara edo zahartzapenera) eta Nazio Batuek sustatzen dituzten garapen jasangarriko helburu berrietara birbideratu beharrak egungo garapen teknologikoetan eta berrikuntza-prozesuetan herritarren parte-hartze handiagoa egotea eskatzen du.