TECNALIA Venturesen Entrepeneurs’ Club-ak mahai-inguru bat egingo du uztailaren 28an, 10:00etatik 11:30era: “Spinoffak sortzeko jardunbide egokiak: Ingredaliaren kasua (agrotech)”. Formatu mistoa izango du: batetik, streaming bidez ikusi ahal izango da, eta bestetik, bertatik bertara, toki-kopuru mugatuarekin.
Asier Rufino TECNALIA Ventureseko CEOa izango da moderatzailea, eta hauek parte-hartzaileak:
- Miguel Ángel Cubero, Ingredaliako CEOa.
- José Ramón Íñigo, TRASAko CEOa.
- Mari Carmen Villarán, TECNALIAko Elikadurako zuzendaria.
- Juan Virto,Virto Taldeko zuzendaria.
- Cayo Martínez, Viuda de Cayoko zuzendari nagusia.
Topaketa honen helburua da spinoffak sortze-prozesuko jardunbide egokiak partekatzea, kontuan hartuta teknologia merkatura transferitzeko prozesuaren hiru zutarriak elkarrekin lotu behar direla: gaitasun teknologikoak, negozio-profila duten pertsonak eta inbertitzaileak.
INGREDALIAri buruz
Landare-azpiproduktuetatik abiatuta osagai naturalak eta funtzionalak garatzen ditu Ingredalia startupak. 2017an sortu zen, elkarlan baten ondorioz: TECNALIA, teknologiaren garatzailea; TRASA, inbertitzaile nagusia, eta Virto Taldea eta Viuda de Cayo, 2019an konpainiaren lehen kapital-zabaltzea osatu zuten inbertitzaileak.