TACTILITY Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa-ekimen bat da: informazio taktil aberatsa eta esanguratsua sartzen du interakzio-sistema berrietan ingurune birtualak dituzten begizta itxiko interakzio taktilerako teknologiaren bidez. Atzeraelikadura taktil naturalaren ezaugarriak imitatzean, nabarmen handitzen da murgiltze-errealitate birtualaren (VR) esperientziaren kalitatea, tokian bertan erabilia izan zein urrutitik erabilia izan (telemanipulazioa). Sistema interaktiboen hurrengo belaunaldiak kalitate handiagoko esperientzia eskaintzen die erabiltzaileei tokiko eta urruneko aplikazioetarako (telemanipulazioa). TACTILITYri esker, goi-fidelitateko esperientzia lortu ahal izango da soinean eramateko teknologia erabilerraz, mugikor eta kostu txikikoarekin. Mintegi honetan TACTILITY kontzeptua eta lehen emaitzak aurkeztuko dira, eta ekimenaren prototipoaren erakustaldi labur bat egingo da. IZEN-EMATEAK