Lanpostu modernoetan, langileek gero eta malgutasun handiagoz egiten dute lan, eta, ondorioz, gero eta modu dinamikoagoan; adibidez, etxetik, hitzaldi-areto batetik, bulegoan bertan eta bidaian egonik. Hori dela eta, jarduera jada ez dago lotua PC, espazio eta ordutegi jakin batera.
Langileei era berritzailean lan egiteko aukera ematen dieten tresnak eta teknologiak erabili beharra dago, eta lankidetzarako eta produktibitaterako aukera berriak sortu.
Teknologia horietako bat Microsoften Teams tresna da. Tresna hori Microsoft 365 plataforman txertatua dago, eta aukera zabala eskaintzen du komunikaziorako eta lan kolaboratiborako.
Martxoan bete ziren hiru urte Teams merkaturatu zenetik, eta gaur egungo erabileraren datuak marka guztiak txikitzen ari dira. COVID-19aren krisiaren eraginez, nabarmen egin du gora Teams-en erabilerak.
- 2019ko urriaren 1a: hilean 20 milioi erabiltzaile aktibo
- 2020ko martxoaren 11: hilean 32 milioi erabiltzaile aktibo
- 2020ko martxoaren 18a: hilean 44 milioi erabiltzaile aktibo (zehazki, astebetean)
TECNALIAn izandako arrakasta aurkeztuko du HSIk webinar honetan. TECNALIA 2010. urtean sortu zen, zortzi zentro teknologiko independentek bat eginda, eta teknologia eta prozesu oso heterogeneoetan oinarritutako zortzi azpiegitura desberdin bateratu behar izan zituen.
Bat egin zuten sistemak bateratzeko fasea gainditutakoan, plataforma digital bat prestatu zen elkarlana sustatzeko, bai langileen artekoa, bai kanpoko kolaboratzaileekikoa.
NORK EMATEN DUEN
- Stefan Schuster: TECNALIAko Zerbitzu Korporatiboen zuzendaria.
- Joseba Laka: TECNALIAko IKTen dibisioko zuzendaria.
- Raúl López: HSI Bilbaoko zuzendaria.
- Aida Roman: HSIko trebakuntza-aholkularia.
EDUKIA
- Stefan Schuster Eragiketa eta Sistemetako zuzendariak eta Joseba Laka TECNALIAko Eraldaketa Digitalaren arduradunak azalduko digute nolakoa izan den laneko haien esperientzia, kontuan harturik zentro askoz osatuta daudela eta nola langileen artean hala hornitzaile eta bezeroekin lan egiteko erabiltzen dutela.
- Azalduko digute, halaber, gaur egungo egoerak ez duela eragin negatiborik lanean eta komunikazioetan, eta talde-lana eta barne- eta kanpo-komunikazioa indartzen ari dela.
NORENTZAT DEN
- CEOak.
- Eragiketa-arduradunak.
- Sistemen arduradunak.
- Barne- eta kanpo-komunikazioen arduradunak.
- Telelanaren onurez balia litezkeen langileak.