Agenda

Teknologia emergenteak Estatuko segurtasun-kidegoentzat

Tecnologías Emergentes para los Servicios de Inteligencia y Aplicación de la ley

Eguna

2022ko ekainaren 15a

Lekua

Stanhope Hotel Brussels

Ordua

9:00 am - 5:00 pm

Prezioa

Doan

Teknologia emergenteei buruzko jardunaldia estatuko inteligentzia-zerbitzuentzat eta segurtasun-kidego eta -indarrentzat

Teknologia zientifikoetan egindako aurrerapenek gaitasun berriak ematen dizkiete estatuko segurtasun-indar eta -kidegoei (Law Enforcement Agency-LEA), aro digitalean teknologia berrien garapenak delitu penalen fenomenologiaren garapena sustatzen duen heinean.

Delinkuentzia, oro har, eta ziberdelinkuentzia, bereziki, gero eta sofistikatuagoak dira, tresna berriak agertu baitira, hala nola gailu mugikorrak, adimen artifiziala, ikaskuntza automatikoa, sare sozialak, droneak, robotak, GISak eta abar. Beraz, beharrezkoa da neurri teknologiko eta sozialen konbinazio konplexu bat, prebentzioa, detekzioa, ikerketa eta auzipetzea barne hartzen dituena. Arazo hori modu eraginkorrean konpontzeko, zenbait zientzia-alorren sinergia eta berrikuntza etengabea behar da, bai eta LEAen eguneroko jardunean txertatzea ere.

Nola hobetu edo zaildu ditzakete gaur egungo teknologiek eta emergenteek Europako inteligentzia-agentzien jarduerak?

TECNALIAk, NOTIONESeko buru den aldetik, jardunaldian parte hartuko du, inteligentziaren eta terrorismoaren aurkako borrokaren arloetan adimen artifizialarekin eta big datarekin loturik dauden gaur egungo teknologiak eta emergenteak hobeto ulertzeko. Topaketa hauei zuzendua dago: profesionalak, arduradun politikoak, eta inteligentzia eta segurtasuneko adituak.

  • Ekitaldian, adimenean oinarritutako teknologia prediktibo berrien garapena eta aplikazioa eta jardunbide egokiak izango dira ardatz, teknologia horiek azken erabiltzaileen eguneroko jardueretan txertatzeko.
  • NOTIONESeko kideek inteligentziako eta segurtasuneko profesionalen zerbitzura dauden adimen artifizialeko algoritmoen eta tresnen egoera aurkeztuko dute, hala nola legez kanpoko trafikoa hautematea, delituen prebentzioa eta auzitegiko automatizazio digitala.
  • Edge Artificial Intelligence-ko muga berria ere aztertuko da.
  • Adimen Artifizialari buruzko Legeak dakartzan mugak azalduko dira, kontuan hartuta EBko arduradun politikoek zer kezka etiko dituzten eskubide zibilen babesaren eta teknologia horiek segurtasunerako modu legitimoan erabiltzearen arteko orekari dagokionez.
  • Azken batean, hitzordu bat adimenarekin, legearen aplikazioarekin eta aplikatutako azken teknologiekin.

Izen-ematea irekita dago 2022ko maiatzaren 25era arte

NOTIONESi buruz

  • NOTIONESek harreman-sare bat sortu du, profesionalen, arduradun politikoen, mundu akademikoaren eta industriaren arteko elkarrizketa eta trukea sustatzeko inteligentziaren eta segurtasunaren arloetan.
  • Sare horrek teknologia berrien eta sortzen ari diren teknologien trukea errazten du terrorismoarekin lotutako jarduerak atzemateko, inteligentziako adituen beharrak kontuan hartuta.
  • Proiektuak 21 herrialdetako 29 bazkideren esperientzia konbinatzen du; besteak beste, 15 profesional militar, zibil, finantzario eta judizial, eta tokiko, estatuko eta nazioarteko segurtasun-indar eta -kidegoak.

Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 101021853 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.

Stanhope Hotel Brussels

Hartu lekua!