TECNALIAk, Elcano Errege Institutuarekin batera, teknologia kuantikoek Espainian eta EBn dituzten erronkei eta aukerei buruzko jardunaldi bat aurkeztu du
TECNALIAk eta Elcano Errege Institutuak jardunaldi bat aurkeztu dute, zeinean teknologia kuantikoek Espainian eta Europar Batasunean ezartzeko dituzten erronkak eta aukerak aztertuko baitira. Sektore publiko eta pribatuko adituek lagunduta, esparru giltzarri horretan estrategia eraginkor bat finkatzeko eztabaida egingo dugu.
Gaitasun teknologiko globala gero eta handiagoa den testuinguru batean, teknologia kuantikoak oinarrizkoak dira produktibitatea eta hazkunde ekonomikoa hobetzeko. Konputazio kuantikoak, komunikazio kuantikoek eta sentsorika kuantikoak sektore estrategiko hauek eraldatuko dituztela aurreikusten da:
- Zibersegurtasuna.
- Industria.
- Osasuna.
- Defentsa.
Hala ere, Europak eta Espainiak hainbat erronkari egin behar diete aurre, hala nola erregulazioa zatitua egoteari, inbertsio pribatuaren eskasiari eta estrategia bateratu baten gabeziari.
Teknologia kuantikoei buruzko jardunaldia
Topaketa José Juan Ruiz Elcano Errege Institutuko presidentearen eta Jesús Valero TECNALIAko zuzendari nagusiaren ongietorriekin eta sarrerekin hasiko da. Ondoren, mahai-inguru bat izango da, non, Raquel Jorge Elcano Errege Institutuko ikertzaile elkartuak moderatuta, teknologia kuantikoei eta horiek Espainian eta EBn duten aplikazioari buruz eztabaidatuko baitute sektoreko honako aditu hauek:
- Iñigo Arizaga, TECNALIAko Quantum Technologies enpresako zuzendaria.
- Judith Arnal, Elcano Errege Institutuko ikertzaile nagusia.
- Belén Feu, Escribano Mechanical & Engineering-eko Chief Technology Officer.
- Enrique Sánchez, EU Quantum Flagship – Brusela.
Presentzialki parte hartzeko, bidali baieztapena mezu honi erantzunez: confirmaciones@rielcano.org
Aurkezpena YouTuben ere jarraitu ahal izango da zuzenean, eta horretarako ez da izena eman beharrik. Gainera, onlineko publikoak galderak egiteko aukera izango du, actividades@rielcano.org helbide elektronikora idatzita edo X bidez, #TecnoCuántica etiketarekin.
Jardunaldiak edukiera mugatuaa izango du.
**Gaztelaniaz izango da, aldi bereko interpretaziorik gabe