Agenda

Tele-ekografia robotikoaren saio praktikoa

Sesion-practica-tele-ecografia-robotica-Tecnalia

Eguna

2024ko uztailaren 3a

Lekua

Santa Marina Ospitalea Santa Marina errepidea, 41 (48004 Bilbo)

Ordua

10:30 am - 4:00 pm

Prezioa

Doan

Tele-ekografia robotikoaren saio praktikoa: robot bidez lagundutako ekografiako esperimentazio praktikoa

Uztailaren hiruan, Santa Marina Ospitalean (Bilbo) robot bidez lagundutako ekografiako esperimentazio praktikoko zenbait saio egingo dira.

Saioetan (ordubetekoak), aukera egongo da Pedro Nunes Institutuak (IPN) garatutako urrutiko ekografiako soluzio berritzaile hori ezagutzeko eta probatzeko.

Tele-ekografia robotikoko prestakuntzako irakasleak

  • Idoia Santos, Parc Sanitari Sant Joan deDéu
  • Lucía Neves, Pedro Nunes Institutua
  • Igone Idígoras, TECNALIAko osasun-ikertzailea eta teknologia medikoetan aditua
  • Samuel García Rubio, Santa Marina Ospitalea

Aditu horiek aurkeztuko eta erakutsiko dituzte tele-ekografia robotikoko soluzio batek prestakuntzarako eta/edo ekografiak urrunetik egiteko ematen dituen aukerak.

Saioak talde txikietan antolatu dira; eduki praktikoa dute nagusiki, eta parte-hartzaile guztiei aukera emango diete soluzio robotikoarekin esperimentatzeko. 10:30etik 16:00etara bitartean egingo dira (bakoitzak ordubete iraungo du).

Norentzat

  • Robotikak ekografian duen aplikazioan eta teknologia berrietan interesa duten medikuak.
  • Saiora bertaratzen diren parte-hartzaileek, amaieran banatuko zaien formularioa betetzen badute, parte hartu izanaren ziurtagiri bat jasoko dute.

Saio praktikoa, TRAINR4U (Training Course in Clinical Abdominal Ultrasound | EIT Health) Europako proiektuaren eskutik eta Santa Marina Ospitalearen laguntzarekin.

  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Online jarraitu ahalko da saioetako bat.

Santa Marina Ospitalea Santa Marina errepidea, 41 (48004 Bilbo)

Hartu lekua!