Basque Circular Hub Vitoria-Gasteiz jardunaldiak: trantsizio zirkularra eraikuntzaren sektorean
Eraikuntza-sektorea da baliabide naturalen kontsumoan munduan eragin handiena duen sektorea. Europan, hari dagokio erauzitako materialen kontsumoaren % 50, sortutako hondakinen % 35 eta berotegi-efektuko gasen isurketen % 5-12. Europako Batzordeak jotzen du emisio horien % 80 aurreztuko liratekeela efizientzia-neurriak hartuz gero materialen kontsumoan.
Ekonomia zirkularra
Sektore honek ekonomia zirkularrean duen garrantzia izango da jardunaldiaren gaia:
- Euskadiko Ekonomia Zirkular eta Bioekonomiaren 2024rako Planaren helburuak, obran bertan bereizitako hondakinen ehunekoari dagokionez
- nahitaezko eraiste selektiboa
- eraikuntzako hondakinen birzirkulazioa handitzea
- beste jarduera batzuetako material sekundarioak erabiltzea
- nola egiten dion bultza legeriak sektorearen trantsizio zirkularrari, hala nola Ekodiseinuari buruzko Zuzentarau berrian altzairua eta zementua sartuta, besteak beste
- Egitura Kode berrian material birziklatuak obran txertatzeari buruz dagoen kapitulua
- eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (EEH) EAEko araudi berria…
David García Estévez gure lankideak parte hartuko du, hitzaldi honekin: "Trazabilitatea: materialen eta produktuen informazioaren kudeaketa bizi-ziklo osoan".