Agenda

Trebakuntza: CMMI Development v2.0

Eguna

2018ko azaroaren 6a - 2018ko azaroaren 8a

Lekua

TECNALIAren Madrilgo egoitza: Velázquez kalea, 64-66 2. solairua E-28001 Madril

Ordua

-

Prezioa

Doan

CMMI ereduaren 2.0 bertsio berriari buruzko trebakuntza egingo dugu, azaroaren 6tik 8ra, Madrilgo gure egoitzan. 2020ko martxora bitarte, aldi berean martxan izango dira CMMI ereduaren 2.0 eta 1.3 bertsioak. 2020ko apiriletik aurrera, ordea, 2.0 bertsioarekin egindako CMMI ebaluazioak soilik onartuko dira.

Zer ikas dezaket?

  • CMMI eredua, zure negozioari balioa eman diezaiokeen tresna gisa.
  • CMMI ebaluazioak eta zer balio ematen duten.
  • CMMI ereduaren osagaien deskribapena.
  • V2.0 garapeneko CMMI eredua erabiltzea erakundeko prozesuen ahalmena eta errendimendua ebaluatzeko, mantentzeko eta hobetzeko. 

Norentzat da?

  • Bere negozioaren ahalmena eta errendimendua hobetu nahi dituen ororentzat. 

Zer lortzen dut trebakuntza egokiro amaituz gero?

  • Ikastarora joan eta hura aprobetxatu izanaren agiri bat.
  • CMMI Associate ziurtagiri pertsonala lortzeko azterketa egiteko aukera (ziurtagiri hori ezinbestekoa da CMMI v2.0 ebaluazio formal batean taldekide izateko)
  • Azterketa gaindituz gero, CMMI Associate ziurtagiria
  • CMMI-DEV v2.0 ebaluazio bateko taldekide izateko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
  • CMMI-DEV v2.0-ko trebakuntza aurreratuko edozein ikastaro egiteko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea 

Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko? 

  • Ikastaroak aurkezpenez eta ariketaz osatuak daude, eta, horregatik, ezinbestekoa da haietan aktiboki parte hartzea. Ez da onartzen hutsegiterik.
  • CMMIren onlineko eredura sartu behar da; horrenbestez, parte-hartzaile bakoitzak tableta bat edo eramangarri bat izan behar du.
  • Aldez aurretiko baldintzak:
  • “Foundations of Capability” ikastaroak (azaroak 6 eta 7) ez du aldez aurreko baldintzarik.
  • “Building Development Excellence” ikastaroa egiteko (azaroak 8), aldiz, aurretik “Foundations of Capability” ikastaroa egin behar da (edo, bestela, CMMI v2.0 upgrade training ikastaroa). 

Zer egitura du ikastaroak?

Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea. Edukiak honela daude antolatuta: 

  • Negozioaren hobekuntza eta errendimendua
  • Negozioaren hobekuntza eta errendimendua, eta CMMI
  • CMMI ereduaren egitura eta jardunbide egokiak
  • Heldutasun- eta ahalmen-mailak
  • CMMI ebaluazioak
  • Sistemen garapen-proiektuetako jardunbide egokiak:
  • Sistemen garapeneko jardueren errendimendua hobetzea
  • Sistemen garapeneko bizi-zikloa eta emaitzak
  • Garapen-proiektuak planifikatzea eta kudeatzea
  • Hornitzaileak hautatzea eta kudeatzea
  • Proiektuko erabaki teknikoak hartzea
  • Behar den ahalmena eraikitzea eta hari eustea
  • Garapen-proiektuen errendimendua analizatzea 

Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala jasoko da, ingelesez.

Zer egin behar dut izena emateko? 

  • Behin-behinean izena emateko, jarri harremanetan Nuria Quintano Fernándezekin.
  • Behin-behinean izena emateko inprimakia beteta jasotzen dugunean baieztatuko dizugu baduzula lekua, eta banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu ordainketa egiteko.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali helbide honetara. 
  • Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta izen-emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin. 

Izen-ematea ezerezteko politika

Izen-ematea ikastaroa hasi baino hamar egun lehenago ezerezten bada, ordaindutakoa ez da itzuliko.