“Turismo adimentsu baterako erronka teknologikoak” ikastaro presentzialaren helburua hau da: “turismo adimentsua” kontzeptua garatzea, zenbait ikuspegitatik: administrazio publikoa, enpresa eta turistak.
UPV/EHUren Udako Ikastaroen programakoa da, eta hizlari izango ditu IE Business School, Amadeus, Globaldit, TECNALIA eta Deustuko Unibertsitateko zenbait profesional, bai eta administrazioko ordezkariak ere. Hizlari bakoitzak bere esperientziaren arabera azalduko du nola eragiten dioten sektoreari Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKTak).
Besteak beste, gai hauek jorratuko dira: helburuen kudeaketa, enpresen lehiakortasuna, zenbateraino gozatu duen turistak bere egonaldian, azken joera teknologikoak eta datozkigun desafioak.
Ordutegia | PROGRAMA |
---|---|
08:45 - 09:00 | Parte-hartzaileak erregistratzea |
09:45 | Ongietorria ► Denis Itxaso González - Gipuzkoako Foru Aldundia / Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentuko foru-diputatua |
09:15 - 10:30 | Turismo-leku adimendunak eta jasangarriak: lehiakortasun-erronkak Mantratik aukerara ► Joantxo Llantada, IE Business School - Turismoko MBA irakaslea |
10:30 - 11:30 | Turismoaren banaketako iraultza berria ► Juan Jesús García Amadeus- Head of Industry Affairs Europe |
11:30 - 12:00: | Atsedena – Kafea |
12:00 - 13:00 | Nola txertatu teknologia turismo-leku adimentsu batean ► Enrique Lancis Globaldit - Berrikuntza eta Adimen Turistikoko zuzendaria |
13:00 - 13:45 | Big Data eta turismoaren desafio teknologiko berriak ► Jesús Herrero Arranz, Tecnalia - Turismo Merkatuaren arduraduna |
16:45 - 17:45 | Donostialdeak turismo-leku gisara dituen erronkak eta aukerak, Gipuzkoako Turismoaren Mahaitik aztertuta ► Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundia, Turismoko zuzendaria ► Marina Abad Galzacorta, Deustuko Unibertsitatea, Turismo Saileko turismo-alorreko koordinatzailea ► Joantxo Llantada, IE Business School, Turismoko MBA irakaslea ► Juan Jesús García Amadeus, Industria-gaietarako burua ► Enrique Lancis Globaldit, Berrikuntza eta Adimen Turistikoko zuzendaria ► Jesús Herrero Arranz, Tecnalia, Turismo Merkatuaren arduraduna |
17:45 - 18:00 | Jardunaldiaren amaiera |