Neuroteknologiari buruzko Udako Ikastaroa Madrilen: zer ezkutatzen du giza burmuinak?
Neuroteknologiaren helburua, neurozientziarena bezala, burmuinaren enigma handiak ezagutzea da, eta prozesuak bistaratzen eta funtzioak kontrolatzen, konpontzen eta hobetzen laguntzen duten teknologiak barne hartzen ditu.
Diziplina hori Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen Udako Ikastaro bateko protagonista da, zeinean alor horretako erronka handienak landuko baitira bi egunez.
- Hain zuzen, Ander Ramos TECNALIAko osasun arloko ikertzaile eta neurozientzian adituak parte hartuko du ikastaro horretan.
- Rafael Yuste, Álvaro Pascual-Leone eta José Carmena dira zuzendariak; José Ramón Núñez Peña koordinatzailea da, eta Ander Ramos, idazkaria.
- Landuko diren gaien artean, honako hauek daude: ikerketako neuroteknologia, aplikazio klinikoak, neurologiaren alorreko prestakuntza eta ekintzailetza.
Hirurogeita hamazazpi ikastarok eta hogeita bost jarduera kulturalek osatzen dute udako ekitaldi hau.
Aurtengo Udako Ikastaroetako programazioan osasungintza da protagonista, eta gai hauek landuko dira, besteak beste: mina eta osasun mentala, berrikuntza osasun-sisteman, hezkuntza medikoa, medikamentuen berrikuntza eta ebaluazioa, dibulgazio zientifikoa, neurozientzia eta neuroteknologia, osasun publikoa eta elikadura osasungarria.
TECNALIA, neuroteknologiaren abangoardian
TECNALIAn gailu mediko berriak garatzen ari gara, nerbio-sistemari, sistema kardiobaskularrari eta arnas sistemari lotutako errehabilitazio-terapia aurreratuak, pertsonalizatuak eta kostu efektibokoak eskaintzeko gai direnak.
Gainera, orpoz orpo lan egiten dugu profesional klinikoekin eta enpresekin, neuromodulazio-gailu berri eta disruptiboak bizkorrago merkaturatzeko.
Udako Ikastaroa Madrilen
- Eskuratu informazio gehiago TECNALIAren webgunean: osasuna eta elikadura.
- Ikusi programa osoa hemen: Udako Ikastaroa Madrilen