Agenda

UNPRECEDENTED | Eurocar kongresua: hondakinak gutxitzea eta ordezko tratamendu ez-kutsagarriak erabiltzea

tratamiento de superficie

Eguna

2021ko ekainaren 16a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Gainazalen tratamenduan, ezinbestekoa da gaur egun beste material eta prozesu batzuk erabiltzea, ingurumen-arloko araudi eta erregelamendu berrien ondorioz.

Uxoa Izagirre gure lankideak, Gainazalen Ingeniaritzako ikertzailea bera, geruza meheko (3-5 µm-ko lodierako) estaldura hibrido berri batzuk (organikoa-inorganikoa) erakutsiko ditu, ormulazioan elementu toxikorik ez dutenak. Estaldura horiek oso ondo babesten dituzte korrosiotik metal askotako substratuak, eta funtzio gehiago eransteko aukera ere ematen dute. Estaldura berri horrek aplikazio ugari ditu mugikortasunaren eta energiaren sektorean.

AGENDA

  • Webinar honetan, bi garapen eta aplikazio praktiko berri ikusi ahal izango ditugu, arau berriak betetzeko aukera emango digutenak; hirugarren aplikazio batek, berriz, material metaliko batzuk berrerabiltzeko aukera ematen du.
  • Automobilgintza, hegazkingintza eta trengintza sektoreetarako ez ezik, metalezko edo plastikozko gainazalen tratamendua behar duten beste sektore askotarako ere interesgarriak dira webinarrean landuko diren gaiak , bai eta materialen zehaztapenak berrikusi eta ordezko aukera batzuk behar dituzten sektoreetarako ere.
  •  Erronka berri horiei aurre egiteko giltzarrietako batzuk azalduko dira.

Informazio gehiago

Webinarra

Hartu lekua!