Agenda

Urteroko robotika- eta automatizazio-topaketa

Compartimos nuestros avances en el Encuentro anual de la Asociación de Robótica y Automatización.

Eguna

2022ko azaroaren 23a

Lekua

Bilbo

Ordua

4:00 pm - 8:00 pm

Prezioa

Doan

Aurten izaniko aurrerapenak partekatuko ditugu Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkartearen urteko topaketan

Datorren asteazkenean, azaroak 23, Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkartearen IV. Topaketan parte hartuko dugu, zeina Mondragon Unibertsitatearen BBF Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo baita. Ekitaldi hori Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkartearen (AER) urteroko topaketa izaten da, eta enpresa kideetako zuzendari nagusiak elkartzen ditu. Horretaz gainera, Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkartea Nazioarteko Robotika Federazioko (IFR) bazkide sortzaileetako bat da.

  • Robotika eta automatizazioa hizpide izango dituen topaketa horretan, ongietorriaren ondoren, Cristina Oyónek hartuko du hitza, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari gisa.
  • Ondoren, zenbait keynotes speech aurkeztuko dituzte; horien artean, Berto Penarena, zeina erreferentziatzat jotzen baita produktibitatearen eta ekipamendu eraginkorren alorreko trebakuntzan.
  • Gure lankide Urko Esnaolak, berriz, Nazioarteko Robotika Federazioaren estatistikak partekatuko ditu.
  • Aurkezpen instituzionalak ez ezik, lantaldetan antolatutako saioak ere egingo dira askotariko gaiak jorratzeko, hala nola erakundearen hazkundea, marketina, prestakuntza eta berrikuntza.
  • Jardunaldia amaitzeko, networking-espazio bat izango da, parte-hartzaileek robotikaren eta automatizazioaren dimentsioari buruzko ideiak eta ikuspegiak parteka ditzaten.
  • LindedIn Live bidez emango dute topaketa osoa, Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkartearen kanalean.

Jarduera-ildoak

Espainiako Robotika eta Automatizazio Elkarteko kide garen aldetik, gure eginkizun nagusietako bat da ekoizpen-sarearen eraldaketa eta digitalazioa sustatzea, eta, horretarako, automatizazio- eta robotika-teknologiak txertatzen ditugu industrian eta zerbitzuetan. Produkzio-ehuna eraldatzeko eginahal horretan, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetu nahi dugu, robotika eta automatizazioa baliatuz.

Jarduera-ildo horretan, ROBOT START PYME ekimena abiarazten ari gara ministerioarekin batera. Ekimen horri esker, enpresen eskura ipini nahi dugu teknologia robotikoa, eta aholkularitza eskaini instalazioetan lehenbiziko robota jartzeko.

Bilbo

Hartu lekua!