Ozeanoa energiaren eta bestelako baliabide batzuen iturri amaigabea da. Haiek ustiatzeko, kostu lehiakorreko konponbideak garatuko dituzten berrikuntza teknologikoak behar dira.
Biltzarraren helburua
Biltzarrean, ikertzaileek eta industriaren ordezkariek EAEko offshore energia berriztagarrien arloko berrikuntzen merkatu potentziala eta ikerketa-jarduera berrienak izango dituzte eztabaidagai.
- Iñigo Mendikoa gure lankideak itsas ingurunearen muturreko baldintzak jasateko gai diren materialen arloko berrikuntzaz hitz egingo digu.
- Vincenzo Navak, berriz, offshore energia berriztagarrien hedapena bultzatzeko adimen artifizialak duen potentzialari buruz jardungo du.
- IDOM, SAITEC eta SENER enpresek, besteak beste, kontatuko digute zein diren azken aurrerapenak EAEn egiten ari diren offshore energia eolikoari buruzko ikerketa-proiektuetan. TECNALIAk parte hartzen du proiektu horietan.
Biltzarrak helburu du ikerketaren eta industriaren premien arteko elkargune bat aurkitzea, EAEko offshore energia berriztagarrien arloan.
Jardunaldia JRL-OREk (Joint Research Laboratory on Offshore Renewable Energy) eta Euskampus Fundazioak antolatu dute, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, TECNALIArekin eta BCAMekin.
*Biltzarra ingelesez izango da
Informazio gehiago