4.0 industriak osasungintzako teknologia irauli du
Ekainaren 27an, "Etorkizuneko fabrika" web-mintegian parte hartuko dugu; FENINen (Osasungintzako Teknologiako Enpresen Espainiako Federazioa) berrikuntza-arloak antolatu du web-mintegia.
Saio horretan, aztertuko da nola ari diren 4.0 industria eta gorabidean dauden teknologiak osasungintzako teknologiaren sektorea iraultzen.
"Etorkizuneko fabrika" web-mintegiaren helburuak
- 4.0 industriaren printzipioak ulertzea, baita sektorean zer eragin duten ere.
- Gailu medikoen fabrikazioa eraldatzen ari diren azken teknologiak ezagutzea.
- Ikastea nola ari diren osasungintzako teknologiaren sektoreko enpresak "etorkizuneko fabrika" inplementatzen beren eragiketak hobetzeko.
- 4.0 industria ezartzearekin lotutako erronkak eta aukerak identifikatzea.
Gaiak eta hizlariak
- Gailu medikoen sektorea ekoizpen-kateari aplikatutako adimen artifizialaren aurrean. Gailu medikoen eta osasungintzako produktuen industrializazioa balorizatzea. Kasu praktikoak. Laia Garriga Más, Eurecat - Centro Tecnológico.
- Fabrika kontzientea: pertsonak erdigunean jartzen ditu, eta berrikuntza irekiko ekosisteman integratuta dago. Kasu praktikoak. Hugo Martínez de Lahidalga, TECNALIA Research & Innovation.
- Gailu medikoak eta osasungintzako produktuak ekoizpen-zerbitzuaren ikuspegitik kontzeptualizatzea. Kasu praktikoak. Ivan Arriola Aldamiz, Tekniker.
- Fabrikazio aditiboaren bidezko soluzio pertsonalizatu masiboak. Kasu praktikoak. Xavier Tutó, Leitat Technological Center.